ULMA Lifting Solutionsek 40. urteurrena ospatu du bere familiekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Lifting Solutionsek 40. urteurrena ospatu du bere familiekin

Joan den irailaren 21ean, ULMA Lifting Solutionsek bere 40. urteurrena ospatu zuen ate irekien jardunaldi batekin, eta bertan bere langile, bazkide eta hauen familiek parte hartu zuten.
ULMA Lifting Solutionsek 40. urteurrena ospatu du bere familiekin
2024/09/24

Ekitaldi hau ULSek urtean zehar antolatu dituen oroitzapen jardueren parte da, ULMA eta bere ingurunea osatzen duten pertsonekiko konpromisoa berretsiz.

Jardunaldian zehar, familiek egoitza nagusiko instalazio berrituetan ibiltzeko aukera izan zuten, ULMA Lifting Solutions sektoreko erreferente bihurtu duten proiektuak ezagutuz. Bertan, ibilbidearen lau hamarkada hauetako etapa nagusiak errepasatzen zituen bideo oroigarri bat proiektatu zen.

Umeek jarduera ludikoez gozatu zuten, jai giroa sortuz. Ekitaldira joan ziren ume guztiek opari bat jaso zuten egun berezi honen oroigarri gisa. Ekitaldia lunch batekin eta familia argazki tradizionalarekin amaitu zen, lankideen arteko loturak indartuz.

ULSek familia bakoitzaren asistentzia eskertu zuen DLLk (De Lage Landen) babestutako Km0 produktu pack batekin. Era berean, Hangcha, Exide Technologies, Eibartrans, Etxaleku eta Cascade bezalako partner garrantzitsuen laguntza eta babesa izan zuen ekitaldiak.