ULMAk arrakastaz gainditu du jasangarritasunaren arloan duen estrategia sendotzen duten ziurtagiriak berritzeko prozesua — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk arrakastaz gainditu du jasangarritasunaren arloan duen estrategia sendotzen duten ziurtagiriak berritzeko prozesua

Hurrengo ziurtagiriek esan nahi dute urteetan egindako lana aitortzen dela eta ULMAk jasangarritasunerako hartutako estrategia babesten dela, izan ere, egiaztatzen eta ziurtatzen dute baliabide, emisio eta hondakinen kudeaketan erantzukizunez jokatzen duela eta, horrekin batera, enpresaren jarduerak ingurumenean duen inpaktuak minimizatzeko asmoz etengabe hobetzen ari dela.
ULMAk arrakastaz gainditu du jasangarritasunaren arloan duen estrategia sendotzen duten ziurtagiriak berritzeko prozesua
2025/11/20

Alde batetik, Zaintza Katearen FSC (Forest Stewardship Council) eta PEFC (Programme for the Endorsement of Forest Certification) Ziurtagiriak berritzearekin bermatzen da ULMAk merkaturatzen duen egurraren jatorria eta ziurtatzen da baso produktuen iturri jasangarrietarako trazabilitate baldintzak betetzen direla. Ziurtagiri horiek bermatzen dute ULMAren hiru geruzako egurrezko taulak, VM-20 egurrezko habeak eta erretxina fenolikoko xafla duten kontratxapatutako taulak egiteko erabilitako egurrak jatorrizko basoen jasangarritasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren estandarrak betetzen dituela. Ziurtagiriak ULMA Eraikuntzak Espainiako lurraldean dituen lantoki guztietarako dira. Urrats garrantzitsua eta beharrezkoa, kontuan hartzen badugu deforestazioa berotegi efektuko gasen (BEG) emisioen %10 dela gutxienez, eta basoak planetako hustubide natural nagusiak direla, karbonoa oxigeno bihurtzeko funtsezkoak, eta eragin handia dutela planetaren jasangarritasunean, bai ingurumen mailan, bai ekonomia eta gizarte mailan.

AENORek emandako “Zero Hondakina” hondakinak kudeatzeko sistemaren ziurtagiria berriki berritu da Oñatiko eta Ajofringo plantetarako, eta ziurtagiri hori berritzea pauso garrantzitsu bat da, eta ekonomia zirkularraren eredua ULMAren jardueran aplikatzearen parte da, zeinak produktuen, materialen eta baliabideen bizitza baliagarria luzatu nahi duen, sortutako hondakin kantitatea ahalik eta gehien murriztuz. Ziurtagiri horrek ziurtatzen du ULMAren lantegietan sortzen diren hondakinen %90ari baino gehiagori beste balio bat ematen zaiola, eraikuntzarako sistema industrializatuak (aldamioak, enkofratuak eta zinbriak) fabrikatzeko, konpontzeko, berregokitzeko eta birlantzeko erabiliz. Zehazki, 2024an %95,4 izan da hondakinen balorizazioa fabrikan eta Toledoko biltegi erregulatzaile nagusian.

Azkenik, AENORek emandako 1+2+3 irismeneko erakunde karbono aztarnaren ziurtagiria berritu da, eta hori da ULMAk jasangarritasunaren arloan egindako lanaren beste adibide bat. Ziurtagiri berritze horrek agerian uzten du Espainiako operazio zentro guztietan berotegi efektuko gasen (BEG) inbentarioa egiaztatu dela, eta 2024 urteko 1+2+3 Irismenetako kategoriak hartzen ditu bere baitan, ISO 14064-1:2018 arauak ezarritako baldintzen arabera.

ULMAko jasangarritasun estrategiaren barruan aurreikusten da ziurtagiri horiek berritzea lortzeko erakunde osoa inplikatzea, eta ingurumeneko inpaktua minimizatzeko ekintza zehatzak aztertzea eta aplikatzea.