CAMPOFRÍOk ULMA Drainatzearen alde egin du berriro Burgosko bere fabrikarako — Begira - Ulma aktualitatea

CAMPOFRÍOk ULMA Drainatzearen alde egin du berriro Burgosko bere fabrikarako

Drainatze herdoilgaitzeko 1.000 metro linealetik gora instalatu dira Europako haragi industria handi eta modernoenean.
CAMPOFRÍOk ULMA Drainatzearen alde egin du berriro Burgosko bere fabrikarako
2017/11/08

225 milioi euroko inbertsioari, 99.000m2-ko azalerari eta urtean 10.000 tonatik gorako ekoizpen ahalmenari esker, Burgosko CAMPOFRÍOko planta berria, zeinak ateak zabaldu zituen eraikin zaharra sute batek kiskali eta 2 urtera, Europako haragi gune handi eta modernoena da.

ULMA Architectural Solutionsek parte hartu du proiektu honetan altzairu herdoilgaitzeko drainatze sistema hornituz,  zeinak haragi industriarako bereziki egindako produktuak dituen, eskatutako higienea bermatzeko.

Guztira 1.000 metro lineal baino gehiago instalatu dira kanaletan eta kanal artekatu herdoilgaitzetan Hygienic Pro ® saretarekin, eta mota askotako 400 hustubide herdoilgaitz ere bai, kutxatila tapa itxiez gain. ULMA drainatze herdoilgaitzeko sistema bereziki diseinatuta dago haragi prozesu industrialetan pilatzen diren hondakin organikoak modu eraginkorrean ebakuatzeko, garbiketa azkarra ahalbidetuz eta bakterio-kontrako portaera bikaina bermatuz. Hygienic Pro ® saretak garbitasuna errazteko diseinu egokia du.

Campofríok jada ULMA drainatze herdoilgaitzeko sistemaren alde egin zuen duela urte batzuk,Soriako bere pizza fabrikarako. Esperientzia oso ona izan zen, hainbesteraino non jabetzak gero interes handia erakutsi zuen produktu gama hori Burgosko plantako proiektuan gehitzeko. Kalitate goreneko produktua da, garbitasuna ahalbidetu eta errazten duena, higienerik handiena eta iraunkortasuna bermatuz, sektoreak exijitzen dituen baldintza eta arau guztiak betez.

Barruan drainatze herdoilgaitzeko sistema erabiltzeaz gain, plantaren kanpoaldean 300 metro lineal hornitu dira KOMPAQDRAIN® drainatze kanalarenak. Kanal trinko berria da, hormigoi polimeroan egina, non kanalak eta saretak pieza bakarra osatzen duten, erresistentzia eta zurruntasun handiagoa bermatuz. MAX FLOW® sistema berritzaileari esker, ur-sarbideko zuloen diseinu kurbatuan oinarritzen dena, kanalean bertan uraren abiadura azkartzea lortzen da, horrela auto-garbiketa efektua modu naturalean sortuz, eta drainatze ahalmena handitzen du.