ULMA Pipingen Hego Koreako Ordezkaritza komertzialak zuzendari berria du.
Bradek 36 urte ditu eta, gaztea den arren, bere ibilbide profesionala beti egon da lotuta Oil & Gas sektorera, erantzukizun handiko karguak bete baititu Salmenten eta Marketinaren alorretan, gure sektorean liderrak diren konpainietan, esaterako Koreako S&S Valve Co., Ltd-n (zeina espezializaturik baitago ontziolen sektorerako balbula kriogenikoen fabrikazioan eta petrolio eta gas plantetarako balbula berezietan).
Korear ingeniaritzak oso lehiakorrak dira, baina haien tamainaren handiak eta herrialdean dagoen krisiak hartaratuta, kontratuen zati handi bat kanpoan bilatu behar izaten dituzte. Jarduera bizian dabiltza Ekialde Ertainean eta Asiako Hego-Ekialdean. Kalkuluen arabera, merkatu horien %60 inguru daukate erabiltzeko prest proiektuetan, hala nola ingeniaritza-erosketan eta planta kimiko, findegi, zentral termiko, gatza kentzeko planta, energia berriztagarri, obra zibil eta abarretan. Sarri askotan, Korearekiko urruntasuna, kalitate eskakizun zorrotzak (produktu homologatua) eta behar duten hornitzaile aukera zabala direla-eta, beren hornikuntza gehienak Europan egin behar izaten dituzte; horregatik, negozio aukera interesgarri askoak sortzen dira gurea den sektore honetako enpresentzat.
Korear ontziolei dagokienez, esan behar da munduan nagusi direla industria honetako kostu eta kopuruetan: itsasontzien eraikuntza; petrolio ontziak, kimikoak, zamaontziak + offshore plataformak (petrolioa eta gasa atera eta prozesatzeko ur gaineko egiturak). Busan aldea, munduko jarduera handieneko ingurua da. Espezializazio maila altua bada ere, sektoreak piping produktuak eskatzen ditu (hodia, brida, fitting, balbulak…), material bereziz eta kalitate eskakizun handiz eginak, eta produktu horiek ez daude, merke eskuratzeko moduan behinik behin, ez Txinan ez bertako merkatuan.
Zalantza barik, sartu berri den langileak lagundu egingo digu ULMA Pipingek maila globalean EPC Proiektuen negozioan sartzeko egin duen apustu sendoan.