ULMA Construction EITBko Teknopolis programan, zubi eta biaduktuen eraikuntzaren inguruko saioan
Iñigo Kerejetak, Espainiako merkatuko buru teknikoak, ULMA Constructionen jarduera deskribatu zuen, ULMAk bezeroari proiektua hasi eta gauzatzeraino ematen dion laguntza azalduz, enkofratuaren eta aldamioaren soluzio teknikoak diseinatuz, eraikuntzarako materialik egokienez hornituz eta obra guztian zehar gertutik lagunduz.
Elkarrizketan, Iñigo Kerejetak Cádizeko Badiako zubia eraikitzen ULMAk izandako parte-hartzea azaldu zuen, neurri eta betekizun tekniko handiko proiektua izan dena. Azalpenak ematen zituen bitartean irudi batzuk agertu ziren, grabatuak izan direnak fabrikan eta lantaldearen formaziorako eta bezeroen arreta komertzialerako ULMA Constructionek diseinatutako Show Room-en, oraingoan ULMA Constructionen jarduera ikusleengana hurbiltzen lagunduz.
Lotura honen bitartez Teknopolis saioan ULMA Constructioni eskainitako tartea ikus daiteke.