EDIA EM orga elektriko berritzaileak, %100 kanpoaldekoak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

EDIA EM orga elektriko berritzaileak, %100 kanpoaldekoak

ULMA Orga Jasotzaileen Negozioak EDIA EM gama iraultzailea aurkeztu du, hau da, Mitsubishiren hiru eta lau gurpileko kontrapisatu elektrikoak. EDIA EM berrien abantaila lehiakorra aldakortasun eta ingurunearekiko moldagarritasun handia da, eta erabateko eraginkortasuna bermatzen dute baita kanpoaldeko aplikazioetan ere, euriari buruzko erresistentzi diseinu esklusiboari esker. Motor hidraulikoa eta trakziokoa guztiz zigilatuta daude, ura eta hautsa sar eza daitezen, eta, ondorioz, babeserako IP54 sailkapen ofiziala betetzen dute, urari buruzko erresistentziaren IPX3 espezifikazio industrialarekin batera.
EDIA EM orga elektriko berritzaileak, %100 kanpoaldekoak
2012/03/02

EDIAk teknologia elektronikorik berriena eta “Ergo Centric” merkatuan liderra den diseinu ergonomikoa uztartzen ditu; ondorioz, gidaritza eroso, zehatz eta segurua bermatzen da. EDIA EM orgetan aplikatutako teknologia berritzaileak nabarmen murrizten du zarataren emisioa zein energiaren kontsumoa, eta lan txanda luzeagoak egitea ahalbidetzen du, trakzio motorren eta jasokuntzakoen eraginkortasunari esker, balazta erregeneratzailearekin eta gidaritza elektronikoko teknologia aurreratuarekin batera. Orga hauek ingurune hezeetan lan egiteko irtenbiderik onena balazta disko hezeak dira, etengabe mantendu behar ez direnez, luzaz irauten dutelako, berriak balira bezala. EDIA seriean energia elektriko iraunkorraren eta diamante baten kalitate eta balio iraunkorraren arteko konbinazioa gauzatzen da.

 

EDIA orgak serieko Kontrol Sistemaz hornituta daude, langilearen segurtasuna bermatzeko. “Cornering Control System” Sistemaren bitartez, sentsoreek biraketa angelua neurtzen dute, eta abiadura muga segurua kalkulatzen dute. Trakzio motorraren abiadura etengabe egokitzen da angelu aldaketetara, eta direkzioa zuzentzen denean berriro abiatzen da. “Integrated Presence System” Segurtasun Sistema aitzindaria da merkatuan: orgaren martxa eta mastaren jasokuntza geldiarazten ditu langilea eserita ez dagoela detektatzen den unean bertan. Horrez gain, hautazko Bibrazioaren Kontrol Adimendunak mastaren oszilazioa eta kabinako bibrazioa minimizatzen ditu eta, ondorioz, zoru irregularretan gidaritza leunagoa ahalbidetzen du.

 

Aplikazio eta behar partikular orotara erraz egokitzen den serie honen aurkezpenarekin, ULMA Orga Jasotzaileak etxeak soluzio integrala eskaintzen die bere bezeroei, hornitzailea izateaz gain, hurbileko lankidea ere izateraino.