ULMA Contrucción-eko Poloniako ordezkariak eraikuntza sektoreko urteko langilearen saria jaso du
Irabazlea nor zen jakinarazi eta sari banaketa Varsovian egin ziren, elkarteko hogeigarren urteurrenarekin bat eginez.
“Eraikuntza sektoreko urteko langilea” sariak enpresako arduraduna , jabea edo kudeatzailea saritzea du helburu, enpresako zuzendaritzapean lortutako arrakasta, fidagarritasuna, eta baita sinesgarritasuna ere eredutzat hartuz. Enpresa baten kalitatea bere profesionalen ezagutzan islatzen da, esperientziak, enpresa-kudeaketa trebetasunak, teknologia berriak ezartzea, bazkide eta zuzendarien arteko elkarlana, baita ingurumenaren aldeko ekintzak ere, besteak beste.
Andrzej Kozlowski-ri emandako saria enpresa txiki eta ertaineko kategoriakoa da eta horretaz gain, aurtengo beste sariak hauei eman zaizkie: Dariusz Blocher-i, Budimex S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariari, enpresa handien kategorian eta Maciej Korbasiewicz-i, BOLIX S.A.-ko Administrazio Kontseiluko lehendakariari, enpresa txikien kategorian.