ULMA Packaging-ek bi webgune berri publikatu ditu
ULMA Packaging-ek azken urteotan jarraitzen dabilen interneteko agerpena hobetzeko proiektuaren barruan, bi webgune berri gehitu dira: www.ulmapackaging.pl eta www.gh-ulma.com.
Aurrenaren eduki guztiak polonieraz daude eta bigarrenari dagokionez, Belgika eta Herbereei erantzun asmoz, frantsesez eta neerlanderaz jarri dira edukiak.
Biek, ULMA Packaging-en ezarritako ezaugarri estetikoekin bat datoz eta ontziraketa soluzioei ematen zaie garrantzia. Hauek, sektoreka daude ordenatuta, bezero potentzialek beraiei dagozkien beharren arabera erraz aurki dezaten behar duten soluzioa.
Aldi berean, makina guztiak eta zerbitzuari dagokion apartadu bat ere badute. Bestalde, usuarioek enpresarekin kontaktuan jartzeko hainbat lekutan aurki dezakete kontsultako formularioa.
Bi hauekin, dagoenekoz 11 webgune eta 10 hizkuntza desberdin ditu ULMA Packaging-ek. Honekin, nahikoa baino gehiago den estaldura lortu da. Horrela, edozein bezerok berari ondoen dagokion ontziraketa soluzio aurkitzeko, ez du arazorik izango.