Ontziratze lerroen eta sistemen automatizazioa ULMA Packagingen eskutik, Interpacken. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

Ontziratze lerroen eta sistemen automatizazioa ULMA Packagingen eskutik, Interpacken.

ULMAk soluzio osatuak eta integratuak aurkeztu zituen, hasierako enbasetik bigarren mailakoraino, produktuen karga automatikoa, enbasatzeko hainbat teknologia, ikusmen eta kontrol sistemak eta kokapen eta paletizatze automatikoa konbinatuz.
Ontziratze lerroen eta sistemen automatizazioa ULMA Packagingen eskutik, Interpacken.
2014/07/21

ULMAk bere nobedadeak aurkeztu zituen munduko Packagingaren azokarik handienean: soluzio osatuak eta integratuak, hasierako enbasetik bigarren mailakoraino eta paletizatze automatikoraino.
Ia 700 m2-ko stand batean hamar instalazio baino gehiago erakutsi ziren, hainbat ezaugarri komunekin: enbasatzeko prozesu arinak, erraz erabiltzekoak, fidagarriak eta automatizatuak.
Bisitariak ere portatu ziren, eta horren erakuslea da ULMA Packagingek aurkeztu zituen nobedadeak eta soluzioak ezagutzeko inguratu zen jendearen kalitatea zein kopurua.

| Automatizazioa
Standean hainbat lerro automatiko aurkeztu ziren, enbasatzeko makinak elikadura sistema automatikoekin eta lerro amaierakoekin integratuta, horren barruan sartuta ikuskapen eta kokapen sistemak, bai plastikozko kaxan bai kartoizkoan. Flow pack makina biltzaile baterako karga nabarmendu daiteke, fabrikazio propioko bi roboteko twin zelula baten bitartez; robotek lan eremu komunetan lan egiten dute, eta ondoren U10 robot batez Rama zorroratzeko makina automatiko bat elikatzeko. Soluzio osatuak eta automatizatuak eskaintzeko kontzeptuarekin bat eginda, bete etxe batzuekin lankidetzan egindako hainbat instalazio osatu erakutsi ziren.
• TFS 500 makina termoformatzaile higienizagarria, Elcat kargagailu automatikoarekin, xerratutako produktuetarako. Makina termoformatzaileak albotik ateratzen ditu moldeak, eta formatuak aldatzea eragiketa arin eta errazak izatea lortzen du.
• VTI 540 makina biltzailea Marel multiburuarekin, IQF oilasko zatietarako, zipper bidez berriro itxi daitekeen enbasea egiteko.

| Abiadura handiko flow packa
Txokolatearen eta konfiteen sektorearen barruan, FR 500 abiadura handiko lerroa ikusi ahal izan zen, elementu hauez osatua: errenkaden banatzailea, orientazio modulua, multizintak eta makina biltzailea bera, 700 ppm-ra arteko ahalmenarekin.

| Berriro itxi daitekeen quadpacka gailetetarako
Beste nobedadeetako bat flow pack erako quadpack enbasea izan zen, luzetarako lau soldadura gehigarrirekin, zorro baten itxura imitatzen duena; berriro itxi ahal izateko sistema malgua dauka, formatu eta ebaketa profil desberdinetara erraz egokitu daitekeena.

| Enbasatzeko lerro automatikoa erretilu termozigilatuen kokapen automatikoarekin
Erretiluak zigilatu eta gero, metalen eta zigiluaren kontrola egiten zen, robot baten bidez kartoizko kaxetan automatikoki kokatzeko zelula batean amaitzeko.

| TSA 680 eraginkortasun handiko termozigilatzailea
Termozigilatzailearen modelo honetan hainbat ezaugarri elakrzen dira makina berean, eta horregatik termozigilatzeko oso kontuan hartu beharreko soluzioa da:
• Higienizagarritasun maila handia.
• Produktibitatea: 20 ziklo/min-ra arte (80 ppm 1523 erretiluarekin) ebaketa/zigilaketan.
• Orduaren kostua %84 murriztea modelo pneumatiko baliokideekin alderatuta.
• Lan egiteko eta formatuak aldatzeko erraztasuna.

| Skin enbaseak diseinu higienizagarriko termoformatzaileekin
TFS termoformatzaile higienizagarrien gama zabalaren barruan, prestazio maila desberdinetako bi modelo erakutsi ziren: TFS 500 eta TFS 407. Azken modelo hori bereziki egokituta dago skin enbaseak egiteko, eta haragi produktuak, esnekiak, arraina, mariskoa eta prestatutako janaria oinarri zurrunean enbasatzeko diseinatuta dauden termoformatzaileen familia bateko parte da: produktuaren formari egokitzen zaion film batez estaltzen da, eta produktuaren itxura nabarmentzen du eta bigarren azal baten sentsazioa ematen du.

| Berriro ixteko enbaseak
Berriro ixteko hiru enbase mota ikusi ahal izan ziren, sistema desberdinetakoak: etiketa itsasgarria, zipper eta erabili eta botatzeko tira itsasgarria.
Atal honetan, bisitariek interes handia erakutsi zuten azken modeloari buruz: xerratutako produktuetarako Artic flow pack biltzaile batean egindako enbaseei gehitzen zaie.