ULMAk Peruko Ichma Dorrearen eraikuntzan parte hartu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMAk Peruko Ichma Dorrearen eraikuntzan parte hartu du

ULMA Constructionek enkofratu soluzio integralak eta ingeniaritzako laguntza eman ditu eta proiektuaren etengabeko ikuskapen lanak egin ditu. Soluzio horiek LEED Green Building egiaztagiria lortzeko helburua duen eraikinaren modernotasuna, efizientzia eta iraunkortasuna indartu dute.
ULMAk Peruko Ichma Dorrearen eraikuntzan parte hartu du
2016/07/21

Herrialdeko enpresa eta finantza erakunde nagusien egoitzak dauden ingurunean eraiki da dorre berri hau, LEED Green Building egiaztagiria lortzeko asmoarekin, ingurumenarekin eta baliabideen erabilera efizientearekin duen konpromisoagatik.2. solairutik 13.era, solairuek launa bulego izango dituzte, eta 14.etik 20.era, bina.

Eraikinak 30 m ditu lurzoru mailatik behera, sotoko 11 mailarekin eta 317 aparkalekurekin. Lurzoru mailatik gora, berriz, 69 m-ko altuera du, 20 solairutan banatuta. Egitura mailakatua du eta 3,36 m-ko altuera solairuen artean, eta fatxada errezel-horma kristaldun bat da.

Dorrean A+ erako bulegoak egongo dira; hori dela eta, beharrezkoa zen ageriko  lauzazko akabera bat lortzea 854 m2-ko azalera zabaletan. Lehengo aldia da herrialdean CC-4 aluminiozko enkofratu modularra erabili dela, zeinarekin ageriko hormigoizko eskakizun arkitektonikoak eskaini baitaitezke.CC-4 sistema, pieza arinekoa ez ezik, berreskuragarria da.Hala materiala optimizatu da, izan ere, 5 egunera enkofratu bera erabili da goiko solairuetan.

11. sototik azken solairuraino diseinu bera duen gune nagusi bat izanik, ULMAk bere ATR enkofratu autoigokaria planteatu du lana blokean egiteko. ATR enkofratua eta NEVI enkofratu modularra konbinatuz, eraikinaren  14,05 x 8,20 m-ko gunea eginda garabirik erabili beharrik gabe, sistema  etengabe egiturari lotuta baitago. Gainera, MK sistemaren elementu estandarrez osatuta dagoenez, edozein geometriara egokitu daiteke eta edozein proiektu garatzea errazten du. Lan prozesuetako bizkortasunak eta sistemaren egiturak berak  4 eguneko hormigoitze zikloak egitea ahalbidetu dute.

Laneko gune osoa plataformez estalita egon da bere maila guztietan, eta horrela gunea segurua izatea eta “erabat” isolatuta egotea bermatu da lanen gauzatze fase guztietan.