ULMA Orga Jasotzaileak negozioa indartu egin da bere produktu eta zerbitzuei kalitatea eta berritasunak gehituta — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

ULMA Orga Jasotzaileak negozioa indartu egin da bere produktu eta zerbitzuei kalitatea eta berritasunak gehituta

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak bere salmenta ostekoen arloak indartu ditu, eta negozio aukera berriak aztertzen ari da produktu eta zerbitzuen kalitatearen aldeko apustu garbia eginez.
ULMA Orga Jasotzaileak negozioa indartu egin da bere produktu eta zerbitzuei kalitatea eta berritasunak gehituta
2013/06/05

Krisi ekonomikoak, hein handiago batean Mediterraneoko merkatuetan eragina izaten ari denak, orga jasotzaileen sektoreari ere egin dio kalte, sei ekitaldi luzeren ostean (2007tik 2012ra bitartean) bere merkatua murriztuta, %70 orga berri kontrapisuen merkatuaren kasuan (batez ere termikoei eraginda) eta %45,6 barruko ekipamenduen merkatuaren kasuan.

Egoera hau Espainiako merkatuan eragile diren orga fabrikatzaile nagusienentzat gogorra izaten ari bada, beraien enpresak modu drastikoan berregituratzera behartu dituelako, komertzializatzaileak eta inportatzaileak, eta horien artean Mitsubishi etxearen inportatzaile esklusiboa ULMA Orga Jasotzaileak negozioa, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahaleginak itzelak direla esan beharko dugu.

2008az geroztik, ULMA Orga Jasotzaileak negozioa oso ahalegin garrantzitsua egiten aritu da merkatuak ezartzen zituen baldintza berrietara egokitzeko, eta ahalegin horren ondorioz flota handietan duen presentzia areagotu egin da, barruko orgen merkatuko kuota poliki-poliki handitu eta “ad hoc” finantza produktuetan espezializazioa etorri da, enpresari balio erantsi handia eta bereizgarria emanda bere bezeroen aurrean. Azken emaitza, egindako sakrifizioa alde batera utzita, mantentze zerbitzuen sektorean posizio pribilegiatura iristea izan da, ULMA mantentze zerbitzuen sektorean Espainian dagoen lehen inportatzaileetako bat izatera heldu baita.

 “ULMA Orgak negozioaren konpromiso profesionala eta ezaguna duen eta bere lan modua aitortzen dion merkatuaren alde egindako apustua daude jarraipenerako aukera handienekin ikusi ditugun arloak indartzeko egindako ahaleginaren atzean, esaterako salmenta osteko zerbitzuak eta ULMA garantia duten berregokitutako orgen komertzializazioa indartzeko ahaleginen atzean”, Fran Fernandez Zuzendari Komertzial eta Zerbitzukoak baieztatu duenez.

Horretarako ULMA Orga Jasotzaileak negozioak harremanetarako telefono zenbaki bakarra jarri du bere bezeroen esku, ULMA DIRECT, edozein kontsulta tekniko egin ditzaten, edo matxurei buruzko abisuak edo salmenta osteko informazioa emateko.  Bere bezeroak dauden tokian daudela, zerbitzua ematean aditu diren profesionalen talde baten laguntza izan dezaten beti, eguneko edozein ordutan, haiei gertatzen zaizkien gorabehera guztiak arinago, azkarrago eta eraginkorrago kudeatuta.

Helburua ez da bakarrik Zerbitzu Teknikoaren esku-hartzeak optimizatzea, ahal bada bezeroen arazoei esku-hartze bakarrarekin konpontzen saiatuta; ULMA DIRECTeko lantaldeak ere, ahal izanez gero, aholkuak eman diezazkizuke alferrikako bisita teknikoak ekiditeko, batzuetan benetan behar dena denbora errealean aholkuak izatea baita.  

Fran Fernandezen ustez, Salmenta osteko Zerbitzuarekin batera garatu ahal den beste negozio linea bat ULMA garantia duten orga berregokitutakoen komertzializazioa da, krisiak horiei gutxiago eragiten dielako.

“Merkatuak malgutasun komertziala inposatzen du, bezeroek planteatzen duten edozein premiatara irekiago egotera behartzen du, eta horregatik ULMA orgak berregokitzen espezializatu da, aukeratutako orgak erabilita, ia 3 hamarkadetan eskuratutako ezagutza teknikoez baliatuta, eta orgei ikuskapen tekniko zorrotza eginda; hain zuzen horri esker lortu du ULMA Orga Jasotzaileak negozioak orgen gama osotuena eta merkatuan kalitate eta fidagarritasunaren aldetik ospetsuenak diren orgak eskaini ahal izatea, jakinda denak finantzaketa aukera dutela", azaldu du bere Zuzendari Komertzialak.

Eta bukatzeko, beste apustu handia mantentze ekipamendu komertzializatuen gama osotuan dugu. Horietan, azken 4 urtetan Mitsubishi barruko produktuetan izandako garapen ikaragarriaz gain, aurreikusita dago 2013rako GRENDIA ES hobekuntzak inplementatzea, gaur egunera arte etxearen izartzat jotako modeloetan, hau da, barne errekuntzako 1,5 eta 3,5 Tona bitarteko orga kontrapisatuetan.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak aurrera egiten du, erritmoari eutsiz, beti bere bezeroei eskaini ahal diezazkien zerbitzuak nola hobetu bilatzen, soluziorik hoberena, egokiena eta beraien premia zehatzei hoberen erantzuten dietenak eskaintzen ahaleginduta, egiten diren hobekuntza guztiek luzaroan dugun egoera honetatik indarberrituta irteten lagunduko digutelakoan.