ULMAk biltegiko ekipamenduen gama hobetu du Mitsubishi etxearen pilatzaile berria aurkeztuta
AXIA ES serie berria 1.000 eta 1.600kg. kargatzekoahalmena duten modelo trinko eta ergonomikoez osatua dago, korridore estuetan edota kamioi barruan pilaketa lanak egiteko aproposak direnak. Modelo guztiak mugikortasuna eta segurtasuna bermatzen duten timoi ergonomikoak dituzte. Gama berria modelo desberdinek osatzen dute; hala nola, hasierako igoera duten modeloak, zoru irregularrean edo aldapetan lan egiteko diseinatuak; hanka zabaleko modeloak, 1200mm-ra arteko zabalera duten paletekin lan egiteko aproposak, edota plataforma dutenak, espazio luzeetan lan egitea egokitzen denerako. AXIA ES serie berria iraunkortasun handikoa da, urarekiko erresistentea den diseinu berezia dela eta, bere osagarri elektronikoak babestuta baitaude hezetasun eta hauts partikulen kontra. Pilatzaile elektriko berriak, grabitate zentro baxua dutenez, egonkortasun handikoak dira. Era berean, lanean ari garen tokia eta zama argitasunez ikusteko diseinatuak daudenez, laneko segurtasuna bermatzen dute. Sistema elektroniko aurrerakoiari esker intentsitate desberdinetan lan egiteko moduak aukera daitezke, azelerazioa eta abiadura aplikazio desberdinetara egokituaz. Honela, AXIA ES pilatzaile berriek, ergonomia, aldakortasuna eta energia aurrezpena bezalako funtsezko ezaugarrietan oinarrituta dagoen balio konpetitiboa eskaintzen dute. ULMA Orga Jasotzaileak, biltegi barruan edo kanpoan lan egiteko espezializatutako ekipamendu berriaren aurkezpenaren bitartez, etengabeko hobekuntzarekin eta berrikuntzarekin daukan konpromisoa berrindartzen du, betiere bezeroen behar logistikoei erantzun egokia emateko helburuari eutsiz.