ULMA Piping 2012ko TUBE&WIRE azokan egon da, Düsseldorfen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

ULMA Piping 2012ko TUBE&WIRE azokan egon da, Düsseldorfen

Ohi duenez, ULMA Piping sektorearen azokan egon da. TUBE&WIRE azoka bi urtean behin egiten da Alemaniako Düsseldorf hirian.
ULMA Piping 2012ko TUBE&WIRE azokan egon da, Düsseldorfen
2012/07/01

Industri sektore gehienek bizi duten krisitik urrun, martxoaren 26tik 30era egindako azken edizioko zifrak ikaragarriak dira. Planetako leku guztietatik iritsitako 2500 enpresa baino gehiagok beren produktu, berritasun eta balioak aurkeztu dituzte. Enpresa horiek 106.000 metro koadro partekatu dituzte euforia giroan, sektorearen egoera ona delako eta epe labur eta luzerako aurreikuspenak bikainak direlako. Ia 75.000 bisitari –2010. urtean baino %6,3 gehiago– sektorearen egoera onaren lekuko izan dira. Bisitariak 11 herrialdetatik iritsi dira; horrek erakusten du zergatik esaten den TUBE&WIRE azoka dela sektore honetako plataformarik eta topalekurik onena.

 

Bost egunok bizi-bizi joan dira eta ULMAko langileak, zuzendaritzatik hasi eta merkataritza nahiz erosketa departamentuetatik pasatuz, hortxe izan dira, jo eta su, ULMA Piping brida eta osagarri forjatuen fabrikatzaileen artean liderra eta erreferentea izatea eragin duten produktuak, egiteko moduak eta balioak aurkezten.

 

Erakusketan izan ditugun 50 metro koadroetan, negozioan egindako asmo handiko azken inbertsioak erakutsi ditugu, eta bezeroekin partekatu. Azokaren helburu nagusia egungo bezeroekin berez estua den harremana indartzea bada ere, izan da besterik ere, hots: proiektuen mundua eraginkorki lantzeko orduan enpresak egindako pauso handia erakustea, izan ere, bai produktu gaman bai fabrikazio materialetan, egin beharreko handitzea egin da.

 

Azokan, leku berezia hartu du negozioak berrogeita hamar urte bete izanaren ospakizunak. Kooperatibismoaren balioak, hau da, ahalegin kolektiboa, ezagutza, iraunkortasun sentimendua… hortxe egon dira, bertaratutako guztiek arrakastatsutzat jo duten azokan.