ULMA Construcción-ek BAUMA azokan jarritako erakusmahaiak eskuratu du “Karpa eta egitura mugikorreko diseinu edo sistemarik hoberenari emandako EMPORIA 2013 sari berezia” — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

ULMA Construcción-ek BAUMA azokan jarritako erakusmahaiak eskuratu du “Karpa eta egitura mugikorreko diseinu edo sistemarik hoberenari emandako EMPORIA 2013 sari berezia”

Sari hori Veredictas Internacional-en eskutik heldu zaio, bikaintasuneko estandarrak egiaztatzen denbora gehien daraman agentziaren eskutik, alegia. Madrileko Unibertsitate Politeknikoaren laguntzarekin, Bartzelonako ETSAB, CSCAE eta CODIC erakundeek, azoken sektorean nagusi diren elkarteek eta sektoreko komunikabide garrantzitsuenek EMPORIA Arkitektura iragankorraren Sari Nazionalaren deia egin dute.
ULMA Construcción-ek BAUMA azokan jarritako erakusmahaiak eskuratu du “Karpa eta egitura mugikorreko diseinu edo sistemarik hoberenari emandako EMPORIA 2013 sari berezia”
2013/12/19

EMPORIA sariekin eraikuntza eta komunikazio alorreko alderdiak aitortzen dira, esaterako espazio eta erabileraren arteko erlazioa, dekorazioaren eta markaren balioen arteko erlazioa, soluzio teknikorik hoberenak, sormena edo ingurumenaren errespetua.

ULMA Construcción-ek Municheko BAUMA azokan jarritako erakusmahaiaren kasuan, eraikuntzaren diseinua, plangintza, koordinazioa, eraikuntza, muntaketa eta desmuntaketa hartu dira kontuan.  Eraikinak 57 x 30 m neurtzen zuen eta guztira 13 m-ko altuera zuen, eta bi solairutan banatuta zegoen. Pabilioi bera erakusketaren beste elementu bat gehiago izan zen, egitura MK sisteman oinarrituta baitzegoen. Produktu horrekin erakusmahaia egitura desmuntagarria eta garraiagarria izatea lortu da, eta hala, gaur egun Oñatin muntatzen ari dira Showroom moduan.

Eraikuntza iragankorrak, gaur egun, esperimentaziorako benetako laborategiak dira, eta horietan berriro jarri da agerian MKren ahalmena. Sistema egokikorra da eta horrek egiten du produktua edozein aplikazio eta konfiguraziotarako ezin hobea izatea, dela obra zibilean dela denbora jakin baterako zein betiko egiten diren eraikuntzetan.