Pardaisko zubibidea eraikitzeko proiektu estrategikoa ULMAren esperientziaz baliatuko da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Pardaisko zubibidea eraikitzeko proiektu estrategikoa ULMAren esperientziaz baliatuko da

Pardaisko zubibidea Elvas-Évora abiadura handiko trenbide linea berriaren parte da, Alandroal eta Ekialdeko linearen arteko partea. Proiektu garrantzitsua da, Hegoaldeko Nazioarteko Korridorearen linea guztiak lotuko baititu, Portugalgo Sines portutik Espainiaraino, Badajozetik barrena.
Pardaisko zubibidea eraikitzeko proiektu estrategikoa ULMAren esperientziaz baliatuko da
2024/05/17

800 metroko luzera duen zubibideak taula bat du, 19 pilaretan bermatuta, eta 140 metroko luzera eta 38 metroko altuera duen arku bat. Nuno Filipe Construgomes Engenhariako obra zuzendariaren arabera, zubibide honen eraikuntzaren zatirik konplexuena, zalantzarik gabe, arkua da. Bere eraikuntza prozesua dela eta, tonaje handiko T-500 dorreen sistema egokitu genuen, argi handiak gainditzen uzten duten H 33 zertxekin. Horrela, bi erdiarkuen altuerak zuzentzen utziko diguten katu hidraulikoak jartzeko egokiak ziren lekuetan jarri ziren dorre horiek.  Azkenik, habe zentral bat egin genuen, arkua tenkatu eta konprimatzeko, eta, gero, tirantez finkatu ahal izateko, aurreikusi gabeko kargak sartzeko arazorik gabe”.

ULMA bezeroarekin lankidetza estuan aritzea eta ULMAK proiektu osoan zehar laguntza komertzial, logistiko eta teknikoa ematea funtsezkoak izan dira, enkofratu eta zinbrien soluzio optimizatuak eman baitute, obrako errentagarritasuna eta segurtasuna hobetzen laguntzen duten sarbideak eta lan plataformak sortzeaz gain

Bideo honek obra zibileko proiektu ikusgarri honen xehetasun teknikoak azaltzen ditu Nuno Filipe Construgomes Engenhariako Eraikuntza arduradunaren eta Filipe Macedo gure ULMAko kidearen lankidetzari esker.