Jon Jimenez - ULMA Taldeko bestelako talentuak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Jon Jimenez - ULMA Taldeko bestelako talentuak

Taldeko langileek eta bazkideek beren ibilbide profesionala eta eskakizun handiko zaletasunak bateratzen dituzte, erakutsiz talentuarekin eta esfortzuarekin horma guztiak botatzen direla.
Jon Jimenez - ULMA Taldeko bestelako talentuak
2016/07/21

| ZORIONTASUNA KONKISTATZEA SUDUR GORRI BATEKIN

Ekimen solidario batean parte hartzen du pailazo gisa eta horri esker haurren begirada xaloa berreskuratu ahal du. Mantentze lanetako teknikaria ExpressYourClown taldeko kidea da, ekintza sozialen bitartez haurrei eta helduei irribarre bat atera nahi dien elkarteko kidea, alegia.

“Niri clownak gauzei garrantzia kentzen lagundu dit. Nire buruari huts egiten uzten laguntzen dit, pailazoaren ikuspegitik HUTS EGITEAK EZ BAITIRA EXISTITZEN; gauzak egiteko eta konpontzeko modu desberdinak eta ez ohikoak dira (agian zentzugabeak)“, hala definitu du Jon Jimenezek, ULMA Orgak negozioko langileak, bera modu desberdinean eta ez ohikoan (agian modu zentzugabean) parte deneko ExpressYourClown (Adierazi zure pailazoa) taldeari esker esperimentatu duen barne iraultza txikia.

Mantentze lanetako langile hau Gasteizen clown ikastaroak egiten hasi zenean gertatu zen honen guztiaren hasiera, eta pailazokeriaz pailazokeria erabaki zuen , beste lankide batzuekin batera, magia hori transmitituko zuen ekimena orkestratzea.

“Ikusten nuen betetzen ninduela, dinamikatik ateratzen zinen eta berriro haur baten antzera jolasten zinen, inork kritikatu gabe”, ziurtatu du Jonek; berak dioenez, prestakuntza prozesu horretan sortu zen inpultsu artistiko horri ikuspegi soziala emango liokeen talde edo elkarteren bat antolatzeko ideia.

Modu espontaneo horretan jaio zen ExpressYourClown ekimena, irri egiteko premia gehien dutenei irribarreak ateratzeko asmoz ekintza solidarioak antolatzen dituen pailazo talde bat .

Artea ez da saiatzen artistak sortzen, pertsonak sortzen saiatzen da

Oso arlo desberdinetatik, esaterako, psikologiatik, kazetaritzatik, ostalaritzatik edo eraikuntzatik etorritako hogei bat pertsonak osatuta, elkarte honek Ospitaleko Pailazoa jardueraren modukoak programatzen ditu.

Euskal hiriburuko Txagorritxuko Ospitaleko pediatria plantara joan, ospitaleratuta dauden haurrak bisitatu eta minutu batzuetan ospitaleko gelak fantasiazko unibertso bat bihurtzen dute, berez, beraiek antolatzen duten ekimenik “azpimarragarriena eta pozgarriena” da, Jonen iritziz.

Jonentzat funtsezkoa da jarduera honek bere bizitzan duen inpaktua: “Niri clownak bizitzaren ikuspegi xaloa ematen dit. Arazo bat eduki, arazoari buelta eman eta irribarre bat ateratzeko aukera”.

Gainera, azpimarratzen du jarduera honek bere lanbideari egiten dion ekarpena. “Zerbitzu teknikoan lan egiten dudanez, behartuta ikusten naiz planak aldatzera eta baliabideak ateratzera. Antzekotasun garbia dago beti istilutan sartuta dagoen eta bere irudimenez baliatuta konponbidea, konponbiderik ergelena eta eraginkorrena ere, bilatzen duen pailazoarekin”.

ExpressYourClown ez da gelditzen eta ekimen anbiziotsua prestatzen ari da pailazoaren artea Euskaditik kanpora zabaltzeko.

Guatemala Express proiektua da. Abuztuan, bi astez, Guatemalako Santiago de Atitlaneko udalerriko ikasle, irakasle eta gurasoekin egotea da, talde dinamikak egiteko.

Helburua da arte eszenikoen hezte ahalmena eta ahalmen pedagogikoa transmititzea, baina emozioak transmititzeko eta komunikazioa hobetzeko tresna gisa duen balioa ere bai.

“Artea ez da saiatzen artistak sortzen, pertsonak sortzen saiatzen da”, esan du Jonek bukatzeko.