ULMA Piping-ek OFFSHORE KOREA 2012 azokan parte hartu du
Petrolio eta Gas produkzioa eta hortaz, esplorazio eta ustiapen lanak ere bai, lurrean (Onshore) zein itsasoan (Offshore) egin daitezke. Egun, Korea munduko liderra da, Petrolio eta Gas produkzio-itsasontzien (FPSO-FLNG) eta hasiberria den Offshore (itsasoko) petrolio-plataformen fabrikazioan eta baita Petrolio eta Gasaren Onshore plantetarako EPC proiektuen merkatuan ere (Ingeniaritza-Erosketa eta Eraikuntza).Azpimarratzekoa da arabiar herrialdeetan duen merkatu-kuota.
Apustu estrategikoa, mundu mailako EPC proiektuetan erreferentziazko “player”a izatea izanik, ULMA Piping-ek ez du hutsik egin nazioarteko hitzordu honetan. ULMA Piping-en 50 urtetako historian, negozioaren %99 Petrolio eta Gasaren Onshore sektorean zentratu da eta ULMA markak lidergo postua du mundu mailako banaketa-stock sektorean, EPC proiektuei bide egiten hasiz. Onshore eta Offshore operazioek elkarren arteko lotura baduten arren, nork bere prozedura zehatzak erabiltzen ditu, homologazio eta ekipamendu prozesu desberdinak izatea dakarrena eta ondorioz, enpresa desberdinek hartzen dute parte. ULMA Piping-ek azoka hau aukeratu du, datozen urteotan Offshore proiektuek hazkuntza garrantzitsua izatea espero den merkatu berri honetan ezagutarazteko. Zulaketa-teknologien aurrerapausoei esker, 6.400 metrotako sakoneran zulaketak egitea lortu da, mundu mailako petrolio-erreserben zati garrantzitsu batera iristea ahalbidetuz.
OFFSHORE sektoreko “Supply Chain”en gehiengoak ordezkaritza izan zuen azokan, hala nola, ontziolak (Petrolio eta Gasaren produkzio-itsasontziak eta Offshore petrolio-plataformak fabrikatzen dituztenak), segmentu honetako liderrak diren HYUNDAI, SAMSUNG edo DAEWOO bezalako multinazionalak (momentuz, Koreak karga lehorreko transatlantiko handiak, petrolio-ontziak eta petrolio-plataformak fabrikatzen ditu. Duela gutxi, metano-ontziekin eta Offshore plataformekin lehiatzen hasi da. Momentu honetan, Europarekiko diferentzia teknologikoa murrizteko saiakera egiten ari da, luxuzko laketontziak eta erabat espezializaturiko ontziak fabrikatzeko. Gainera, erregai-kontsumo efizientedun ontzien fabrikazioan ere espezializatuta dago) eta zerbitzu desberdinetako hornitzaile zein honako ekipo eta produktuen ekoizleak ere: propultsio-ekipoak, itsas-motorrak, satelite bidezko posizionamendu-gailuak, subsea produkzio-ekipoak, tutueria, ponpak, konpresoreak, balbulak, bridak, junturak,…
2011ko urtarrilaz geroztik, ULMA Piping-ek delegazio komertziala du Seulen eta Offshore sektorean ezagutarazten ari den arren, dagoeneko izan baditu Koreako ingeniaritza-enpresa nagusienek esleitutako zenbait Onshore (lurrean) proiektu.