ULMA Packagingek 10.000 € eman dizkio materialetan Oñatiko zaharren egoitzari eta eguneko zentroari — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

ULMA Packagingek 10.000 € eman dizkio materialetan Oñatiko zaharren egoitzari eta eguneko zentroari

2022an egin zuen bezala, kasu horretan COVID-19aren garaian izandako komunikazio eta entretenimendu zailtasunak arintzeko izan zen, aurten ULMA Packagingek alor mediko-sanitariorako eta jarduera terapeutikoetan erabiltzeko materiala eman dio Oñatiko egoitzari eta eguneko zentroari, hartara zentroak ematen duen arreta hobetzeko asmoz.
ULMA Packagingek 10.000 € eman dizkio materialetan Oñatiko zaharren egoitzari eta eguneko zentroari
Zaharren egoitza eta eguneko zentroa, San Martin
2023/10/18

Material horren helburua arretaren kalitatea hobetzea da, zentroan berariazko balorazio medikoak eginez, joan-etorriak egin beharrik gabe. Halaber, jarduera alternatiboak eskaintzea da xedea, gustuak pertsonalizatzeko eta indibidualizatzeko, eta, azkenik, jarduera funtzionalak sustatzeko, hala nola arriskurik gabe hara eta hona ibiltzeko.

Erositako materialen artean, honako hauek daude: atsedenean diagnostikatzeko elektrokardiografoa, dermatoskopioa, fonendoskopioa, mugikortasun segururako taka-taka ortopedikoa, zentzumenak estimulatzeko orga, haririk gabeko kaskoak eta mp3ak, errealitate birtualeko betaurrekoak, telebistak, tabletak.

Jarduera honekin eta beste batzuekin, ULMA Packagingek gizartearekin eta tokiko ingurunearekin duen konpromisoan tinko jarraitzen du, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko politikarekin bat eginez.