Ezagutu itzazu ULMA Construction proiektuaren aurpegiak bideo korporatibo berrian
Langileen eta bezeroen testigantzen bitartez, ULMAren dimentsio enpresariala modu audiobisualean aurkezteaz gain, garrantzitsuagoa den alderdi humanoa ere erakusten da. ULMA ezberdintzen duen ezaugarri nagusia jarri nahi izan da balioan: ULMA Construction osatzen duen jendearen inplikazioa, bezeroari zerbitzu hurbilagoa eta azkarragoa emateko.
Enpresaren nazioarteko dimentsioa, I+G propio baten aldeko apustua, kontrastatutako logistikarako gaitasuna, prozesu osoan zehar bezeroaren ondoan egotea eta edozein proiektu egiteko aukera izatea dira ULMA Construction enpresa gisa definitzen duten ezaugarriak.
Bideo honek ULMA Constructionen eguneroko errealitatea islatzen du, enpresak munduan zehar dituen pertsonen, langileen eta bezeroen eskutik. Beraien aurpegiek ULMA Construction proiektuaren baitan dagoena azaltzen dute: bezeroaren proiektuan integratu eta soluzio berritzaileak, seguruak eta batez ere efizienteak eskaintzeko gaitasuna duten pertsonak.