• Ulma Packaging

ULMA Packaging Ekialdeko filialen konbentzioa ospatu du

2013/09/24
Konbentzioa irailaren 16tik 20ra bitartean Taldeko instalazioetan

Aste oso baten zehar, ULMA Packaging-en lau filial (Errusia, Ukrania, Polonia eta Errumania) Oñatin egon ziren bilduta Ekialdeko filialen konbentzioa ospatzeko.

Bilera desberdinetan zehar, produktu, merkatu eta antolakuntzari dagozkien analisi eta eztabaida gaiak jorratu ziren. Produktu lineei dagokienez, beren produktu eta soluzio berriei buruz komunikatzeko beta ere izan zen, merkatu hauei dagozkien berezitasunak kontutan hartuz, hobekien egokitzen zaizkien aplikazioei buruz hitzeginez.