• Ulma Architectural Solutions

ULMA kanalizazio eta drainatze soluzio osoa Mercadonako biltegi logistikoan, Abreran

2015/10/15

Abreran, zentro logistikoko instalazioek 110.000 metro karratu beteko dituzte eta Katalunia eta Aragoiko berrehun eta berrogeita hamar supermerkatu hornitzeko ahalmena izango dute. Gaur egun etxe valentziarra bukatzear da hotzeko nabea eraikitzen, 39.000 metro karratuko azalerarekin, eta arraina prestatzeko erantsitako nabea ere bai, 62 milioiko inbertsioa eginez. Bloke logistiko mota hau, Ciempozueloseko (Madril) eta Villadangos del Páramoko (León) biltegi adimentsuaren modeloaren erreplika dena, biltegietan kalitate lanagatiko apustua da.

ULMA Architectural Solutionsek bere ekipamenduan hartu du parte eta drainatze kanalen gama zabala instalatu du.  Guztira, 350 ml baino gehiago izan dira biltegi guztian banatutakoak.

Biltegiaren berezitasuna dela-eta, eta trafiko biziaren eraginez karga handiak jasateko bere beharrak kontuan hartuta, F gamako kanalen alde egin zen, bereziki trafiko astuneko guneetarako eta, batik bat, saretek esfortzu axial handiak jasaten dituzten guneetarako diseinatuta baitaude.

Zehazki, F150K modeloa instalatu zen, altuerako aukera desberdinekin, altzairu herdoilgaitzeko FIN150FTDM saretarekin konbinatuz.

ULMAk biltegiaren behar zehatzei erantzuteko emandako aholkularitza eta soluzio teknikoak gakoak izan dira aukeraketan.