• Ulma Architectural Solutions

ULMA hormigoi polimerozko plakak São Pauloko bizitegi-eraikin batean, Brasilen

2018/01/18
Creaktive gamako plakak ezarri dira bizitegi-eraikin batean, eta bere kalitatea eta akabera estetikoa nabarmentzen dira.

Eraikin berri bat eraiki da neurri desberdinetako apartamentuak dituena, komunitate-gune batzuekin batera, São Paulon.

Eraikinari itxura bereizgarria emateko, ULMA hormigoi polimerozko plakak ezarri dira, zulatuak eta argiekin. Horretarako Creaktive gama hartu da kontuan, zeinak pertsonalizazio gorena ahalbidetzen duen, arkitektoek proiektatutako fatxada kreatiboak errealitate bilakatuz.

Fatxada erakargarri honen arduraduna Ilha Arquitectura firma izan da. Estudiotik azaldu digute hasierako unetik beretik produktuak arreta piztu ziela akabera estetikoaren aukera ugariak direla-eta. Halaber, adierazi dute materialean eta produktuan eta zerbitzuan gehien baloratzen dutena estetika eta kalitatea handia direla.

Bestalde, sistema eta material honi esker, eraikina ezbehar meteorologikoetatik babesten dugu, energia aurrezpena eta ingurune osasungarriagoa sortuz azken erabiltzailearentzat.

Guztira, 100m2 plaka instalatu dira,  1.80m x 0.90m formatuan, eta aukeratutako kolorea zuria izan da (M24).