• Ulma Architectural Solutions

ULMA fatxada aireztatuak UNEATLÁNTICO unibertsitate-egoitza berrian, Santanderren

2018/02/14
Carlos Galiano arkitekotaren eskutik, ULMAk unibertsitate-egoitza berriaren proiektuan hartu du parte.

Pasarela handi batez lotutako lau eta sei plantako bi eraikinez osatua, egoitza honek guztira 340 ohe ditu, 70 estudio eta 42 apartamentutan banatuta.

Bi testura fatxada aireztatuko soluzio bikainarentzat.

VANGUARD gamaren lurra eta ura testurak erabili dira. Horietako lehena grafito gris kolorean, zeina oso baliagarria izan den “eraikinaren eta lurraren arteko topagunea soluzionatzeko, itxura solidoagoa emanez”; eta horietako bigarrena kolore zurian erabili da, “eraikinari arintasun eta dinamismo handiagoa emateko”.

Ura testurak sortzen duen efektu optiko ikusgarriak kolore berean tonalitate desberdinak izatearen ilusioa islatzen du. Egiazki, kolore bakarra da, tonu desberdinen efektua lortzen duena ura testuraren akaberagatik zentzu desberdinetan jarritako uhinekin, eguzkiaren eragin zuzena dela-eta (bertikala, horizontala eta diagonala). “Soilik fatxadan plaken disposizioa aldatuz, eraikinari dinamismoa ematea lortu dugu, izan ere eguzki-argiak fatxadan duen kalitatearen eta eraginaren arabera, objektu bakarraren irudi desberdinak bisualizatu ditzakegu. Zoragarri”, adierazi du Carlos Galiano arkitekto proiektugileak.

Halaber, arkitektoak diseinu espezifikoa eta pertsonalizatua birsortu ahal izan du testura bietan panela zulatuta, eskailera-kaxan “mikroklima bat sortuz argi naturalaren inguruan”, fatxadaren osaera aldatu gabe.