• Ulma Architectural Solutions

ULMA fatxada aireztatuak Célere Magòria bizitegien proiektuan

2018/10/23
Célere Magòria, Bartzelonan dauden A kategoria energetikodun 175 etxebizitza, hormigoi polimerozko fatxada aireztatuarekin.

Azken hamarkadan konde hirian egin den hirigintza operaziorik garrantzitsuentzat jo da bizitegien proiektu hau.

Efizientzia energetikoari dagokionez, bizitegiak A sailkapen energetikoa dauka, hau da, gutxi gorabehera %87 aurrezten du energian eta dirutan ere asko aurrezten du, baldin eta F sailkapen energetikoa duen etxebizitza bat erreferentziatzat hartzen bada.

Vía Célereren Teresa Marzo Peligero proiektuaren egileekin eta Batlle i Roig Arquitectura estudioarekin hitz egin dugu, eta hau esan ziguten proiektuarekin bilatzen zuten helburuaz eta beren proiektuetan Iraunkortasunak duen garrantziaz:

"Gure helburua zen fatxada sendo eta dotorea lortzea, portaera termiko eta akustiko onarekin. Horregatik, bi pieza dituen fatxada aireztatu bat aukeratu genuen. Pieza bat laua da eta forjatu guneetan zerrenda batzuk sortzen ditu, eta bestea ildaskatua da eta haien eta zuloak eta terrazak dituzten zatien artean sortzen diren zerrendetatik  igarotzen da". Batlle i Roig Arquitectura

Funtsezkoa da eraikitzen ditugun etxebizitzetan efizientzia energetikoari lehentasuna ematea, eta, horretarako, Via Celerek berrikuntzaren alde egiten du bere proiektuetan: energia berriztagarriak sartzen ditugu, esaterako geotermia, bai eta abangoardiako teknologiak ere, hala nola fluxu bikoitzeko aireztapena, kontsumo aurrezpen handia dakarrena. Higiezinen alorraren garapen iraunkorreko eta energetikoki efizienteko eredu berrirako bidean lider izan nahi dugu”. Vía Célere

Sistemaren prestazio termikoak eta akustikoak, tonu eta testuren aniztasuna, instalazioaren azkartasuna eta ekipo teknikoarekiko lankidetza funtsezkoak izan dira proiektuaren arrakastarako.