• Ulma Architectural Solutions

ULMA drainatze kanalak Foley´s Schoolen kirol gune berrirako, Zipren

2020/08/24

Guztira drainatze sistemako 700 metro lineal baino gehiago instalatu dira.

Bi kanal mota instalatu dira. Alde batetik, gure sport familiako DP100.20 kanalak. Kanal horiek bereziki diseinatuta daude kirol eta aisialdi guneetarako eta proiektu honetan konpositezko nerbiodun antitakoi saretekin jarri dira. Futbol-zelaiaren eta atletismo pistaren inguruan kokatu dira.

Bestetik, URBAN familiako kanalak eraman dira nerbiodun burdinurtuko saretekin. Kanal hauek oinezkoen erabilerarako eta turismoen noizbehinkako zirkulaziorako dira.

Foley´s eskola kalitatezko erreferentzia da eta Zipren ezaguna da. 1970. urtean sortu zuten Ward eta Pat Foleyk, eta, egun, 3 eta 18 urte arteko 900 ikasle ditu.