• Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Componentsek biltegi bat irekiko du Perun bere bezeroengana hurbiltzeko

2020/12/04
ULMA Conveyor Componentsek aurki irekiko du zerbitzua emateko biltegi berria Liman (Peru) eta, horrela, azkar erantzungo die bezeroei edozein gertaera edo larrialdi egoeraren aurrean.

ULMAk salmenta kopuru garrantzitsuak ditu Perun urtero, eta, azken urteak hazkunde urteak izan direnez, gaur egun kobre mineralaren meatzaritza handirako arrabolen hornitzaile liderra da.

Biltegi berriak bezeroenganako zerbitzua hobetzea eta hurbiltzea ahalbidetzen du eta, gainera, pizgarria da ULMAren presentzia Andeetako herrialde horretan sendotzeari begira.

ULMA Conveyor Componentsek biltegi bat irekiko du Perun bere bezeroengana hurbiltzeko

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak