• Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components-ek LEAN kudeaketa estrategien aldeko apustua egiten du

2021/07/13
ULMA Conveyor Components-ek zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna handitzearen alde egiten du, bai eta erakundearen barne-funtzionamendua hobetzearen alde ere LEAN kudeaketa-estrategien bidez. Hori guztia, BEZEROAREKIKO ORIENTAZIOA indartzeko helburu nagusiarekin.

Lehenengo fase batean, LEAN MANUFACTURING proiektua arrakastaz abiarazi eta inplementatu da fabrikazio-prozesuan, eta orain berrikuspen eta etengabeko hobekuntzaren fasean dago jada. Erakunde osoaren inplikazioa eta dedikazioa izan dira proiektu honen arrakastaren gakoetako bat eta jadanik emaitzak oso positiboak izaten ari dira.

Modu berean, eta LEAN MANUFACTURING proiektuaren inplementazio arrakastatsutik abiatuta, ULMA Conveyor Components-ek bulegoetan kudeatzen diren prozesuetan proiektu bera gauzatzearen aldeko apustua egin du. Horretarako, LEAN SERVICE proiektua jarri da martxan. Behin proiektua abiarazi eta martxan jartzen denean, ULMA Conveyor Components-ek, bere prozesuen kudeaketa BEZEROEN BEHARRETARA bideratuz aurre egingo dio etorkizunari. Ondorioz, bezeroen beharrak nabarmenki asetuta geratuko dira balio erantsi handiko PREMIUM soluzio eta proposamenen bidez.

ULMA Conveyor Components-ek LEAN kudeaketa estrategien aldeko apustua egiten du

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak