• Ulma Construction

ULMA Constructioneko MK teknologiak bere ahalbideak egiaztatu ditu: Zubia 81,1 km-n, D1 Autobidea, Bertotovce, Eslovakiar Errepublika

2014/03/31
Zubi hau Eslovakiar Errepublikan egiten ari diren autobiderik garrantzitsuenaren parte da. Bere 11,2 km-ek herrialdea alderik alde batzen dute eta horretaz gain, Europako errepide sarearen zati ere bada.

281 m luze da eta 4 baotan dago banatuta, handiena 87 m-koa delarik. Habeek antolamendu berezia dute, goialdean errefortzu horma baten bidez elkartutako 4 zutabez  osatuta baitaude. Altuera handieneko habeen kasuan, 38,5 m, beste bat daukate garaiera ertainean.

Habeak, horma-bularrak eta zero dobela MK teknologian oinarritutako enkofratu modularrarekin eraiki dira. Errefortzu horma egiteko, euskarri egitura moduan  MK karga handiko kontsolak erabili dira, zeinak sistema igokaria bezala, habeen formara egokitu diren.

Habearen goiko aldean, sendogarrien arteko hutsuneak aprobetxatuz, zeharkako 4 zinbria jarri dira parrilladuraren zintzilikatze habeen gainean. Euskarri honen gainean zero dobela gauzatu da, 3 fasetan eta MK habe enkofratuarekin, bertikalki zein horizontalki. Plataforma gehigarriak segurtasun araudien arabera jarri dira, habeen artean, prozesu osoan zehar langileen segurtasuna bermatzeko.

ULMA Constructionen 12 m-ko zinbrien soluzioak ez du alokairuko inolako lehiakiderik izan, izan ere, ia denak pieza estandarrak dira.