• Ulma Construction

ULMA Constructionek PEFC egiaztagiria eskuratu du ingurumenarekin duen konpromisoaren aitortza gisa

2018/05/21
PEFC egiaztagiriak esparru egokia eskaintzen du nazioartean adostutako arau komun batzuk aplikatzeko, tokiko baldintzetara egokitutako iraunkortasun baldintza globalak ezarrita.

PEFC egiaztagiria lortuta (Programme for the Endorsement of Forest Certification Schemes) ULMA Constructionek beste urrats bat gehiago eman du, bere jardueraren garapena eta ongizate soziala harmonizatzeko duen konpromisoan, ingurumenarekin bateragarri izanda.

Hala, ULMAk, programa horrekin bat eginda eta PEFC egiaztagiria lortuta, modu aktiboan laguntzen du munduko basoak era arduratsuan kudeatuko direla ziurtatzen, ahalegintxo bat eginda klima aldaketa ekiditeko eta landa populazio askoren oinarria bermatzeko funtsekoak diren biodibertsitatea eta ekosistema ugari babesteko. Zaintza Katearen egiaztapenaren barruan sartzen da basoko produktuk iturri iraunkorretarantz jotzeko trazabilitaterako eskakizunak betetzea. ULMAren egiaztapenaren irismena VM-20 egurrezko habeak, hiru geruzako taulak eta Birch taula fenolikoak saltzeko lanetarako aplikagarria izango da, haien fabrikaziorako baso egiaztatuetatik datozen produktuak erabiliz.

PEFC egiaztagiri eskuratu aurretik, ULMAk ingurumenaren babesari lotutako ondoko jarraibide orokorrak ezarri ditu, eta dudarik gabe lorpen honetarako funtsezkoak izan dira: Bere jardueraren garapen iraunkorrean laguntzea, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskura jarrita. Bere jarduerak eragiten dituen hondakinak progresiboki murriztea, bideragarri den guztietan. Lege betekizun aplikagarriak eta ULMAk adosten dituen beste baldintza batzuk betetzea. Ingurumeneko helburu eta jomugak finkatzea, ingurumeneko politika betetzean aurrera egin ahal izateko, ingurumenaren etengabeko hobekuntza eta kutsaduraren prebentzioa printzipiotzat hartuta. Baliabideen erabilera iraunkorra bultzatzea, besteak beste Zaintza Katearen betekizunak ezartzeko eta zaintzeko konpromisoa hartuta, PEFC arauaren arabera. Langileek ingurumenaren alorrean hartzen diren jarduketetan lagundu dezatela bultzatzea . Bukatzeko, ULMAren jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko ingurumen gaiak alde interesatuen esku jartzea erabat.

ULMAren aukeraketa arduratsuak merkatu globaletan sartzea ahalbidetzen du, mundu mailako erakunde eta enpresek PEFC erabiltzen baitute basoen kudeaketa iraunkorraren erreferentzia gisa. Zaintza Katearen PEFCren bitartez egiaztatzea da, hitz batean, ULMAko kolektibo osoak hartutako konpromisoa eta egindako ahalegina aitortzea, bere jarduera modu iraunkorrean garatzeak ingurunean inpaktu txikia izaten laguntzeko eta, gainera, bere bezeroen eskaerei erantzuteko, gero eta kontzientziatuagoak baitaude PEFC Zaintza Katearen egiaztagiria duten produktuen erabilerarekin eta eraikuntza metodo iraunkorrak aplikatzearekin, hala nola BREEAM metodoa (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology) edo LEED eraikitzeko modua (Leadership in Energy and Environmental Design), besteak beste.