• Ulma Construction

ULMA Construcción-ek San Mames berriaren lanetan parte hartu du

2013/09/16
Lehenengo fasean ULMA Construcción-ek estalkiaren egitura muntatzeko eta lotzeko lanetan lagundu du.

San Mames berria ehun urte beteak dituen lehengo  futbol zelaiaren ondoan kokatuta dago eta bertan jokatuko dira Athletic-en partidu berriak, baita Europako finalak eta nazioarteko beste partidu batzuk ere. Izan ere, 4. kategoria izango du, UEFA-k eskaintzen duen gorena, hain zuzen ere.

215 milioi euroko aurrekontuarekin, 44.000 m2-ko azalera izango du eta 30 m-ko altuera lurzoru mailatik gora. Zelai osoa inguratzen duten bi anfiteatroetan 53.000 ikuslerentzako lekua egongo da. Bi anfiteatroak eraztun batek erdibituko ditu eta bertan agintarien palkoa eta 122 VIP palko kokatuko dira.  Horretaz gain, hainbat zerbitzu laguntzaile izango ditu, hala nola, berrikuntza eta kirol medikuntza zentro bat, udal kiroldegi bat eta lurpeko atletismo pista bat.

Dagoeneko zabaldu den lehenengo fasean bi alboko harmailak eta estadioaren sakoneretako bat eraiki dira. Bigarren fase batean eta lehengo zelaia bota ostean, gelditzen diren harmailak eraikiko dira. Proiektua 2014-2015 denboraldian aurkeztuko da.

Estadioaren gainetik doazen 28 metroko portikoei zinbriak jarri zaizkie hegala eratuz, BRIO aldamioak erabilita eta lurra ukitu gabe, obrako beste lanek ez oztopatzeko eta horrela produktibitatea handitzeko. Plataforma itxurarekin estalkiaren egitura muntatzeko eta lotzeko lanak egiten lagundu dute.

Gauzatze epeak funtsezko baldintzatzaileak izan dira obrarentzat.