• Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek bere sareta artekatuen katalogo berria kaleratu du

2018/09/27
Sareten estetika eta ahalmen hidraulikoa batzen dituen irtenbidea dira sareta artekatuak.

Katalogo berri bat garatu dugu gure sareta artekatuak sustatzeko. Sistema integral bateko zatia da sareta modelo hau, eta batez ere bere estetikagatik nabarmentzen da; izan ere, zoladuran ezin hobeto integratzen da (dela hormigoizko zoladuran, dela galtzada harrian, dela baldosan), hiriko paisaiarekin erabat mimetizatuta, euri urak biltzeko sistema non dagoen inork ez igartzeko moduan geratuta; hori guztia, gainera, sistemaren ahalmen hidraulikoan eraginik eduki gabe.

Katalogo berri honetan eskuragarri dauden sareten gaineko informazioa aurkituko duzu: modeloak, materialak eta neurriak.

Deskargatu katalogo berria hemen:

SARETA ARTEKATUAK; estetika eta ahalmen hidraulikoa (gazteleraz)