ULMA Agricola-n oraindik ere eroso gabiltza Erdialdeko Amerikan — Begira - Ulma aktualitatea

ULMA Agricola-n oraindik ere eroso gabiltza Erdialdeko Amerikan

ULMA Agricola-n giltza eskura erako bi obra entregatu berri ditugu Erdialdeko Amerikan.
ULMA Agricola-n oraindik ere eroso gabiltza Erdialdeko Amerikan
2013/03/12

ULMA Agricola-ren presentzia Erdialdeko Amerikan gero eta garrantzitsuagoa da azken urteotan. Eta presentzia horri esker lan asko egiten ari gara Erdialdeko Amerikako merkatu osoan, emaitza onekin, gainera. Mexikon dugun filialetik proiektu eta zerbitzuei erantzuten ari zaie arrakastarako behar besteko bermearekin, hori dena merkatu horretan dugun presentzia areagotzeko helburuarekin.

Mexiko eta Guatemala

2012aren bukaeran entregatu berri ditugun azken obretako bat Chiapaseko estatutan kokatuta dago, Mexikon.  7.000m2 baino gehiagoko instalazio bat da, kapera anitzeko egitura gotikoan eginda, sabaian ganbera puzgarri bikoitza, airearen birzirkulaziorako gailuak, aire egokitudun gune batekin , aire berogailu eta inguruko pantaila termikoz hornituta dagoena. Era berean, itzala egiteko sistema automatizatua dauka, instalazio erabat teknifikatuak lortuta.

Bigarren obra Guatemalan dago, ULMA Agricola-ren beste herrialde potentzialetako bat, non lan handiak egiten ari baititu. Guatemalan egindako instalaziorako egitura gotikoa aukeratu da, 24.800 m2-ko azalera estaltzeko, bi modulutan banatuta.

Instalazioek, zonalde berotan egin direnek, aireztapen sistemak dituzte perimetro osoan eta zenitean, irekiera antitrip motako saretarekin babestuta.