• Ulma Packaging

Surgenia eta ULMA Packaging elkarlanean dabiltz ontzi-berritzaileak sortzeko

2013/06/04
Surgenia / Andaluziako Diseinuaren Teknologia Zentroak eta ULMA Packaging enpresak - mundu mailan erreferentzia dena - beren ezagupenak gehitu dituzte diseinu berritzaileak eta ontzi lehiakorragoak sortzeko.

Surgenia diseinuan espezializatutako Espainiako zentro teknologiko bakarra, eta ULMA Packaging, ontziratze sistemen arloan erreferente globala, indarrak batu dituzte ontzi berritzaileak sustatzeko asmoz, aldi berean, kontsumitzaileen eskaera berriei erantzuna eman asmoz.

Bi erakundeek beren teknologia garapenak, merkatuaren beharrak eta diseinuen joeren buruzko ezagutzak partekatuko dituzte, Espainiako enpresei ontzi-berritzaileetan oinarrituriko sistemak ahalbidetzeko asmoz. Ontzi hauek, kontsumo ohitura berriei eta komertzializazio kanal berriei zuzenduriko azken garapen teknologikoak eskeintzen dizkie. Diseinuari esker, irtenbide berritzaileen bidez gaur egungo kontsumitzaileekin bat egiten dute, produktuari dagozkion karakteristikak komunikatuz eta leihakortasuna bultzatuz.

Zentzu honetan, Surgeniak bi behatoki ditu: Joera Behatokia non merkatua neta gizartean gertatzen diren aldaketak aztertzen bait diren ondoren diseinuari aplikatzeko; eta Teknologiaren Behatokia, garapen berriak atzematen dabilena. Bien bitartean, ULMAk bere Zentro Teknologikoa du non, ontziraketa arloan hainbat ekintza egiten dituen: ikertu, sustatu, garatu, hobetu, berritu, zabaldu eta zerbitzuak eskaini..

Zer da Surgenia?
Surgenia zentro teknologikoa aurreratu bat da, diseinua, ikerketa eta produktu berritzaileetan espezializatua. Ezagutza enpresei transferituz, enpresa lehiakorragoak lortzeko. Ikerketa eta berrikuntza proiektuak eginez, diseinua herraminta bereizgarri gisa erabiliz.

Bere helburua produktuari identitate propia ematea da, funtzio eta emozioen bidez. Bere ikuspegia, diseinua Andaluziako ekonomian integratzea da.
Surgenia fundazio pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa, Andaluziako Jakintzaren Agente bezala izendatua. 26 enpresaburuen babesaz:
Industria, diseinu profesional, gobernu eta zentro teknologikoetan, besteak beste.

2007an jaio zen, Cordoban, eta Malagan bulego bat dauka. Urte hauetan, Surgeniak 100 proiektu baino gehiago garatu ditu, bere kasa edo enpresa, erakunde eta zentro teknologikoak elkarlanean.

Informazio gehiago:
Wanda Cuseo wcuseo@surgenia.es 957 467577 671 427 906