• Ulma Architectural Solutions

SHOPPING JARDÍN PAMPLONA SAO PAULON ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN

2017/10/26
L35 Arquitectos-eko Fabio Aurichio elkarrizketatu dugu, arkitekto proiektugilea.

Jardinesen kokatua, São Pauloko eskualdean, Shopping Jardín Pamplona merkataritza-gune berriak Carrefourreko lehen hipermerkatu nagusia du Brasilen, eta munduan taldearen inbertsio handiena ere bada.

Proiektua Fabio Aurichio arkitektoak egin du, L35 acia Arquitectura- São Pauloko bulegoko (Future Brand eta Dea Design) Bazkide-Zuzendaria.  L35 nazioarteko arkitektura talde bat da, bulegoak dituena Bartzelona, Madril, Paris, Geneva, Istanbul, Casablanca, São Paulo, Bogota, Santiago eta Mexiko D.F.n.

Carrefour Jardín Pamplona proiektu jasangarria izateko diseinatu da, baliabide naturalen kudeaketa efiziente eta ekonomikoarekin obra fasetik hasita. ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuarekin egin da, energetikoki eraginkorra den sistema, zeinak eraikinaren energia kontsumoan aurreztea eragiten duen, itxitura eta lauzetan erradiazio zuzenak eta gorabehera meteorologikoak deseginez.


Fabio Aurichiorekin hitz egin dugu proiektuari buruz eta zehazki hormigoi polimerozko fatxadari buruz:

Ezagutzen zenituen materiala eta bere aukerak testura eta formatuei dagokienez?

ULLMAren hormigoi polimeroa ezagutzen nuen Espainian proiektuetan materialaren erabilera aztertuta. Zalantzarik gabe, kolore eta testura aukerak funtsezkoak izan ziren sistema erabiltzeko erabakia hartzeko, arkitekto gisa askatasun sortzaile handiagoa ematen digulako. Beste alderdi garrantzitsu bat da sistemak ahalbidetzen duen formatuen eta formen askatasuna, izan ere oro har beste sistema batzuk zurrunagoak dira modulazio estandar batean. Material mota horien zalea naiz, hormigoi polimeroarena modukoena: izan ere teknologia gehitzen diete prozesu tradizionalei, proiektuetan berrikuntza ahalbidetuz gure merkatua ordaintzeko prest dagoen prezio erreferentziak galdu gabe, eta horrela proiektuak bideragarri eginez eta idealizatutako kontzeptu arkitektonikoei eutsiz.

Zer da hormigoi polimerotik gehien baloratzen duzuna?

Carrefour Pamplonaren kasuan produktua aukeratu dugu plaken pisuagatik eta muntaketa sistemagatik, zeina ezin hobeto egokitzen den egiten ari ginen erreformara, eta ez dugulako eraikinean dagoen fatxadaren egitura  indartu edo erregularizatu behar. Bestalde, alderdi estetikoagatik, material uniforme bat bilatzen genuelako juntura gutxirekin eta ertz oso garbi eta markatuekin eraikin berriaren ingurua osatzeko.

Zer nabarmenduko zenuke gure zerbitzuari dagokionez?

Sistemaren alderdi garrantzitsu bat da proiektuarekiko egokitzapena soluzioaren malgutasunagatik edo ULMAko ekipoak garatutako proiektu teknikoagatik, izan ere hasierako kontzeptutik fatxadaren diseinuan lagundu digu gure proiektuaren xehetasun bakoitza landuz produktuaren kalitatea bermatzeko eta obrako muntaketa garaian sorpresak saihesteko.

Baduzu gogoan edozer gauza interesgarria izan daitekeena gure publikoari jakinarazteko?

Pozik gaude azken emaitzarekin eta sistema garatzen ari garen beste proiektu batzuetan erabili nahi dugu, izan ere ezin hobe egokitzen da garatzen dugun proiektu motaren beharretara. ULMA Architectural Solutionsek fatxada oso batek aurkeztutako exijentzia guztientzat bereziki aztertutako soluzioa eskaintzen du.