• Ulma Architectural Solutions

KOMPAQDRAIN ULMAren kanal trinko berria

2016/05/11
ULMA Architectural Solutionsek KOMPAQDRAIN ® aurkezten du, bere drainatze kanal trinko berri eta berritzailea, Max Flow® sistemarekin.

KOMPAQDRAIN® hormigoi polimeroan egindako kanal trinko berria da, F900 karga klasera arte egokia, EN-1433 araua jarraituz. ULMA Architectural Solutionsek -drainatze sistemetan espezialista denak- berariaz diseinatu du trafiko intentsitate handiko guneetarako.

Autobideak, aireportuak, zerbitzu-guneak eta joan-etorri handiko beste gune batzuek drainatze handia eta erabateko segurtasuna eskatzen dute, eta eskaera horiei KOMPAQDRAIN® kanalak erantzuten die, merkatuan bakarra egiten duten ezaugarriak elkartzearen ondorioz:

  • Trinkoa da, kanalak eta saretak multzo banaezina osatzen dute.
  • Osorik hormigoi polimeroan egina dago.
  • Max Flow® sistema abangoardista, V erako sekzioarekin.
  • KOMPAQDRAIN® kanalaren azalerak, irristatzearen aurkako diseinuarekin, zulo bideratzaileak ditu.
  • KOMPAQDRAIN® kanalaren azpiko aldearen zabalgune progresiboa gehitu zaio hondakinak pilatu ez daitezen.

KOMPAQDARIN® kanalak EN-1433 arauaren baldintza guztiak betetzen ditu, kalitatearen eta fidagarritasunaren nazioarteko estandarra.

Bideoa ikusgai dago ULMAren web guneko bideoen atalean (http://www.ulmaarchitectural.com/eu/videos/) eta ULMA Architecturalen YouTubeko kanalean.