Ikatz eta burdin mineraleko terminal proiektua Kroazian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

Ikatz eta burdin mineraleko terminal proiektua Kroazian

Kroaziako ingeniaritza batek kontratua esleitu dio ULMA Conveyor Componentsi, Pločeko (Kroazia) handizkakoen terminal berria arrabolez eta euskarriz hornitzeko. Portua Neretva ibaiaren bokaletik gertu dago, Itsaso Adriatikoaren kostaldean.
Ikatz eta burdin mineraleko terminal proiektua Kroazian
2016/09/09

Terminalak badauka trenbide bat meategiak, siderurgia plantak eta Bosnia eta Hertzegovinako beste instalazio industrial garrantzitsu batzuk lotzen dituena. Kroaziako bigarren karga-porturik handiena da, Rijekako Portuaren ondoren, eta 4,5 milioi tonako karga ahalmena dauka.

Proiektuaren barruan honako hauek sartzen dira: orduko 4.000 tonarainoko ahalmena daukaten garraiagailu berriak eraikitzea, barkuak kargatu eta deskargatzeko makinak, trenak kargatzeko sistemak eta terminal berria kontrolatzeko sistemak, burdin minerala eta ikatza maneiatzeko.

Terminal berriak 30 milioi €-ko inbertsioa ekarriko du eta 2017aren hasieran egongo da jardunean.