• Ulma Taldea

Humanity at music, sinfonia kooperatiboa

2018/11/22
Iragan azaroaren 14an MONDRAGON korporazioak proiektu interkooperatzaile baten aurre-estreinaldia egin zuen Donostiako Kursaal Jauregian. MONDRAGONen Kongresuaren baitan Humanity at Music bilduma osoko aurreneko musika pieza entzuteko aukera izan zen.

Kantuak, “bi hanka” izenburua duena, etorkizunari begiratzen dio, hanka bat lurrean, errealitatean, eta bestea airean, ametsetan eta utopietan jarrita, eta neska-mutikoen abesbatza batek kantatutakoa da. Jon Sarasuak sortu ditu kantu guztien letrak eta musika egilea Fernando Velazquez izan da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatu du eta abesbatza zein kooperatiba ezberdinetako abeslariek kantatu dute.

Bilduma osoa zortzi kantuk osatzen dute eta azaroaren 29an aurkeztuko da Esperientziaren Korporatiboari  buruzko liburuarekin batera.

Informazio gehiago link honetan.