• Ulma Construction

Goi errendimendua eta segurtasuna Hanza Towerren, Polonian

2019/11/05
Hanza dorrea Polonian dago, Szczezinen erdialdean, eta Berlinen eta Gdansk, Gdynia eta Sopot hirien arteko eremuan dagoen eraikinik altuenetako izango da.

ULMAk JW Constructionekin batera parte hartu du eraikin moderno honen eraikuntzarako enkofratu eta aldamio soluzio integralak eskaintzen. Eraikinak luxuzko 500 apartamentu, bulegoak eta merkataritza guneak edukiko ditu, 30 solairutan banatuta, tartean lurrazpiko lau solairu.

Honelako proiektuetan ohikoa denez, Hanza dorrea eraikitzeko, zeinak ia 100 m-ko altura edukiko baitu, perimetroa babesteko HWS pantailak behar izan dira. Babes pantaila horiek MK sisteman oinarritzen dira eta malgutasun handia eskaintzen dute, eta edozein eratako geometria eta konfigurazioetara egokitu daitezke.

9,60 m altu eta 5,40 m zabal diren hogeita hamar HWS babes pantaila perimetral baino gehiago erabili dira bai enkofratu egiten ari deneko solairuan bai horren azpiko bi solairuetan, haize boladak sarri dauden altueretan lan baldintza seguruak eta erosoak bermatzeko.

Obran plataformak erabili dira, eta horiekin lana eta sarrerak seguru egin ahal izan dira, bai eta materiala igotzeko lekua eduki ere. Sarrerako plataformei BRIO eskailerak jarri zaizkie, obrako igogailuarekin iristerik ez zegoen altueren arteko komunikazioa errazteko. Igotze plataformei esker materiala pilatzeko guneak prestatu ahal izan dira, hurrengo mailetako lanetan erabili ahal izateko.

CC-4 aluminiozko enkofratu modularra EP puntalekin konbinatu da, eta  hori izan da, hain zuzen ere, lauzak gauzatzeko erabili den igotze sistema, bere erortze buruaren diseinuari esker muntaketan errendimendu handia eskaintzen duen sistema baita. Izan ere, ahalbidetzen du enkofratua 15 cm-ra jaistea eta horrela errazago izanda materiala berreskuratzea, lurrera erortzea ekiditen  baita. Halaber, langileen segurtasuna areagotzen du eta materiala hondatzea galarazten du.

Gunearen kanpoaldeko aurpegia enkofratzeko, RKS enkofratu igokari gidatua erabili da. Sistema malgua eta segurua da, egitura hormatik aldendu gabe goratzen baita, HWS sistemaren multzoak igotzeko erabilitako multzo hidrauliko bera erabiliz.

Informazio gehiagorako, ikusi bideoak: 2019ko maiatza2019ko iraila