CAFENTO y ULMA Handling Systems: el dulce olor de un sistema logístico
Hori guztia, modularitatean eta zatikapenean bete beharreko baldintzak kontuan hartuta. Azpiegitura horri garraiorako sistema informatizatu bat gehitu zaio, honela osatua: kolektore automatikoen 6 sistema eta garraiatzeko 6 sistema, amaieran paletizatzeko estazio batekin, zeina 2 robotez osatuta dagoen. Instalazioa planifikatzeko orduan etorkizunean handitzeko gerta daitezkeen beharrak kontuan hartu dira, kapazitateari zein automatizazio mailari dagokionez. CAFENTOko zuzendari nagusi korporatiboa den Francisco Menendez Solisek azaldu duenez, mantentze lanetarako sistema
automatikoa izan baino lehen, barne logistikako prozedurak makinan bertan egiteko soluzio konbentzionaletan oinarritua zeuden, eta enbalatzeko eta paletizatzeko gunera barne garraioaren bidez eramaten ziren (arrabol bidea, orga edo traspaleta). Ildo horretan, instalazio berriak ekarriko duen hobekuntza nagusia da “pallet bakoitzean osaera desberdineko picking eta paletizatua egiteko aukera” dagoela. Horrek esan nahi du malgutasuna,
azkartasuna eta erreakzionatzeko ahalmena handitzen direla eta, ondorioz, erronka berriei ekin ahal izango zaiela”, azaldu du. Tineon CAFENTO automatizatzeko proiektuaren azterketa eta lanketak 10 hilabete baino ez du iraun. Aurretiaz, Zuzendaritzak hainbat proposamen hautatu eta ebaluatzeko prozesu bat egin zuen, konpainian hornitzaileak aukeratzeko dituzten estandarren arabera. “ULMAren proposamena izan zen egokiena ikuspegi guztietatik. Horren alde agertu ziren horrelako instalazioetan duen esperientzia, hurbiltasuna, proaktibitatea eta talde tekniko eta
komertzialaren lankidetza. Gainera, esan behar da proposamen teknikoa oso interesgarria izan zela, eta aurrekontua oso ondo egokitu zitzaiola enpresaren beharrari”, adierazi du Menendez Solisek. Zuzendariaren iritziz, instalazio berritik espero diren hobekuntzak oso garrantzitsuak dira. “Enbasatzeko makinen eta biltzeko gunearen arteko garraioaren prozesuan denbora asko aurreztuko da, eta beste hobekuntza oinarrizko batzuk ere
egin dira, paletizatu eta fardeletan jartzeko faseetan. Efizientzia handitzea eta malgutasuna areagotzea lortuko dugu”, azaldu du.