Erreportajeak
Ontziratze lerroen eta sistemen automatizazioa ULMA Packagingen eskutik, Interpacken.
ULMAk soluzio osatuak eta integratuak aurkeztu zituen, hasierako enbasetik bigarren mailakoraino, produktuen karga automatikoa, enbasatzeko hainbat teknologia, ikusmen eta kontrol sistemak eta kokapen eta paletizatze automatikoa konbinatuz.
Granadako Ordezkaritzan ibilitako ULMA Constructioneko aurre-erretiratuek beren esperientzia “kooperatiboak” kontatu dizkigute
Oñatiko ingurunetik kanpo ziharduten Kooperatibako enplegatuak duela urte asko hasi ziren bazkide gisa integratzen. Ordezkaritzetako pertsonak proiektu kooperatiboan inplikatzeko apustua izan zen hura; horretarako, kanpoan ari zirenei zentraleko bazkideek zeukaten estatus berdin-berdina eman zitzaien. Bazkide horietako hiruk ULMA Constructioneko kooperatibista gisa bizi izandako esperientziak kontatu dizkigute.
German Rodriguez, ULMA Constructioneko atzerriratua Brasilen
Joan den urtean, ULMA Constructioneko lan karga nabarmen urritu zen eta, txiripaz, nire Negozioan jende bila zebiltzala jakin nuen, Brasilera lanera joateko; animatu egin nintzen, Giza Baliabideetan galdetu nuen, eta eskatzen zituzten profilen berri eman zidaten eta tartean nirea bazegoela ikusi nuen. Etxean lanera kanpora joateko aukera aipatu eta, hemen zetorkigun egoera ikusita, aukera han zegoela ikusi genuen.
Izan Osasuntsu, ULMA inguruneko Osasunaren Sustapenerako programa
Lantokian osasuna sustatzeak hainbat ekimen praktikan jartzea esan nahi du, lanean diharduten pertsonen osasuna hobetzeko eta languneetan bertan nork bere osasunaren kontrola areagotzeko.
Sustapen Arloa ULMA Taldean
Sustapen Arloak Talde mailako arloetan parte hartzen du sustapen politika definitzeko, ULMA Taldearen Negozioen Zorroa definitzeko eta ezartzeko tresna gisa.
ULMA Taldearen Marka eta Komunikazio Esparru Korporatiboa
Taldearen komunikazio eta irudi politika ULMA Taldearen Antolamendu Proiektuan zehaztuta dago eta honako hauetan gauzatzen da: harreman instituzionalen eta kanpo zein barne komunikazioaren kudeaketan eta koordinazioan, eta ULMA Markaren erabileran eta babesean.
Eñaut Sarriegi, ULMA Handling Systemsetik Brasilera atzerriratua
Brasil: sanbaren eta caipirinharen herrialdea, hondartza luze-luzeak, faunaren eta floraren aniztasuna, arraza nahasketa, kontrastez beteriko herrialdea, historia labur baina garrantzitsua duena. São Paulo: “terra da garoa”, Brasilgo gune ekonomikoa, kaosaren hiria garraioari eta mugikortasunari dagokienez, krimen indize handikoa, gelditzen ez den hiria.
Haurtzaindegi Bat Maskor Biltzaileen Umeentzat: Hezkuntza proiektu bat baino gehiago
ULMA Orga Jasotzaileetako Laguntza Teknikoko Zerbitzuan diharduen taldeko kidea den Jose Manuel Bernardo eta Henar Adrian Lasarteko senar-emazte gazteak dira. Biak Ekuadorko Muisnetik itzuli berriak dira, “Hegolan” GKEak Esmeraldasko probintzian duen proiektuetako bat bukatutzat eman ondoren.
Aitor Otxoak “Pierra Menta” hamaikagarren aldiz burutu du
Mendiko eskiaren munduko txapelketa estraofiziala bezala ezagutzen den proba honetan hamaika aldiz hartu du parte Aitorrek. Burututako edizioei dagokienez, “beteranoa” dela esan daiteke, estatu mailan beste batek bakarrik aurrea hartzen diolarik
Iker Larreategi ULMA Agricolako atzerriratua Mexikon
“2001. urtean izan nuen lehenengo kontaktua Mexikorekin; orduko hartan, truke akademikoko ikasle gisa iritsi nintzen Monterreyko Teknologikora, Monterrey hirian.
ULMA Taldearen finantza arlo korporatiboa
ULMA Taldearen Finantza Arloa ULMA Taldea modu ez ofizialean martxan jartzearekin bateratsu sortu zen, 1986. urtean. Artean Taldeko Departamentu Zentralak gaur egun ezagutzen ditugun bezala egituratu barik zeudela, zerbitzu hura ULMA Construccioneko Finantza Zuzendaritzatik ematen zen. Jose Luis del Campo izan zen Taldeko lehenengo finantza arduraduna. Gerora, Jose Ramon Anduaga, Jokin Ugarte eta Kepa Salaberria aritu dira karguan.
Monica Casado, ULMA Architectural Solutionsetik Brasilera atzerriratua.
“Brasildarrek esango luketen moduan, O tempo voa; izan ere, jada urte eta erdi da Sao Paulora heldu nintzela” Nire ikuspuntutik, egunetik egunera atzerriratu zaren sentimendua gero eta txikiagoa bada, horrek berak erakusten dizu atzerriratze prozesua esperientzia positiboa izaten ari dela. Jakina, puntu horretara ez da gauetik goizera heltzen, prozesu oso bat da eta hainbat etapatan gertatzen da.
ULMA Taldeko Departamentu Zentralak; lankidetza eta zerbitzua negozioetarako.
Begira aldizkariaren hurrengo zenbakietan, erreportaje sorta bat argitaratzeari ekingo diogu. Erreportajeon bitartez, ULMA Taldearen alor korporatibotik eskaintzen diren zerbitzuak eta Negozioekin batera lantzen diren proiektuak ezagutaraziko ditugu. Lan Batzorde Korporatiboak eta lantzen ari diren proiektuak aurkeztuz joango gara. Oraingo zenbakian landuko dugun ikuspegi orokorrean, ikusiko dugu Taldeko Departamentu Zentralak nola egituratzen diren, nork osatzen dituen, zelako zerbitzu karta eskaintzen duten eta gaur egun zer batzorde korporatibo dagoen.
ULMA Forja, S. Coop. 50 urte elkarrekin (1962-2012)
Historia 1962. urtetik dator. Urte hartan GAITU sortu zen, hasierako sustatzaileen abizenen lehenengo letrarekin osatutako izena daramana (Guridi, Ayastuy, Irizar, Telleria eta Urcelay). 50 urteko bizitza honetan enpresak aldaketa ugari jasan ditu, bai izenari dagokionez, (ENARA bihurtu zen 1967an, eta azkenean ULMA Forja hartu zuen forma juridikotzat, 1995ean), bai lan egiteko moduari dagokionez.
Jesus Maria del Río, ULMA Packagingeko atzerriratua Alemanian.
2006. urtean, ULMA Packaging indartsu ari zen zabaltzen eta orduko filialak sendotzen zebiltzan. Garai hartan, ULMA Packagingek bazuen filial komertzial bat Alemanian, baina zaila zen alemaniar merkatuan sartzea, alde batetik, Alemaniako merkatuaren eskakizunak oso zorrotzak zirelako, eta , bestetik, ULMA Packagingen lehiakiderik gogorrena, hala merkatu kuotan nola teknologian, Alemanian bertan zegoelako. Urte hartan, Jesus Maria del Rio Illertissen-era lekualdatu zen bere familiarekin. Herria ULM ondoan dago, Alemania hegoaldean, eta hantxe eman zion hasiera del Riok bere abentura profesional ziragarriari.
ULMA taldeak Begira aldizkariaren Online bertsioa jarri du abian.
Joan den azaroan BEGIRA aldizkariaren bertsio digitala estreinatu zen. Webgune honek ULMA Taldeko bazkide eta langile guztientzako gaurkotasuneko atari izan nahi du. Begira Online inprimatutako aldizkariaren filosofia berberarekin sortu da: Negozioei, ULMA Taldeari oro har, Fundazioari eta Sustapen Berriei buruzko gaurkotasuneko informazioa denbora errealean ematea. Sarbidea irekia da orrialde honetatik: www.begira.ulma.com.
Atzerrira joatea; goraka datorren fenomenoa
Edward De Marta – Atzerrira joana. ULMA Construcción-ek Singapurren duen filialeko zuzendaria: Atzerrira joatea erabaki eta, Nekane emaztea konbentzitu ondoren, Edward de Martak maletak egin zituen Donostia maitetik 12.000 kilometrora abentura profesional zirraragarri bati ekiteko.
ULMA Construcciónek ikuspegi berria eman dio Mane Garrincha futbol zelai enblematikoari
Mane Garrincha izenaz ezaguna, 2014ko Munduko Futbol Txapelketako eta Brasilgo 2016ko Joko Olinpiarretako estadio garrantzitsuenetakoa izango da. Lehengo futbol zelaia eraitsi ondoren, kirolgune berriak 71.000tik gora ikuslerentzako lekua izango du, eraikitako 188.000 m2-tan.
4.000tik gora menu osaasungarri zerbitzatu dira, “11 jatetxe 11 menu osasungarri” kanpainak iraun duen 11 asteetan.
ULMA Taldeak, bere jarduera esparruaren barruan, bukatutzat eman du 11 aste iraun duen Menu Osasungarriak kanpainaren sustapena. Ekimena kanpainari atxikitako Jatetxe Itunduetan burutu da.
ULMA Inoxtruck, nazioartekotzako prozesuan murgildurik
ULMA Inoxtruckek %100 herdoilgaintzat diren mantentze ekipoen gama aurkeztu du nazioarteko merkatuetan eta onarpen ezin hobea lortu du nekazaritza elikagaien arloan.