ULMA Taldea
Zure News berria, ULMArekin bat egin
News diseinu berria aurkezten dizugu, grafika atseginago eta intuitiboagoarekin.
Mikel Uñak, ULMA Taldeko Lan Osasuneko Zerbitzuko medikuak, "Silikosia" zaintza Espezifikoko Protokolo berrian lagundu du
Joan den maiatzaren 11n, XIV. Prestakuntza-tailerra egin zen: "Zaintza Espezifikoko Protokolo Berriaren aurkezpena: Silikosia", batez ere, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendua, egunero aplikatzeko. Prestakuntza hori online egin zen.
Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria
ULMA Embedded Solutionsek Digitalizazio industrialean ULMA gradu/master amaierako sarian aurkeztu zuen proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lehiaketa ikasturte hasieran abiarazi zen, 2020ko urrian, eta eskabideak aurkezteko epean 21 lan jaso dira.
Aktiblaitu, hizkuntza portaeren inguruko lehiaketa
2020. urtea Euskaraldiarekin amaitu genuen, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta ahobizi edo belarriprest rolean ariketa egiteko aukera izan genuen. 2021ean ere gaia lantzen jarraitu nahi dugu.
Ciclogreenek antolatutako 30 egun bizikletan erronkaren saria lortu du ULMAK
Zorionak Ciclogreenek antolatutako 30 egun bizikletan erronkan parte hartu duten ULMAko pertsona guztiei, erronkaren saria irabazteagatik.
Konfekoop-eko 87. aldizkariko azala da ULMA
Euskadiko Kooperatiben Elkartearen Konfekoop aldizkariak ULMAri buruzko erreportajea argitaratu du.
ULMAk babesten duen taldeak saria irabazi du First Lego Leaguen
Joan den larunbatean, hilak 8, 12 talde lehiatu ziren First Lego Leaguen.
Amaitu da ULMAk antolatutako online yoga ikastaroa
Apirilaren 29an amaitu zen online yoga ikastaroen zuzeneko emanaldia Miren Zubeldia Hazi Infinituko irakaslearekin.
ULMAk, Oñatiko Santxolopeztegi auzoan, industrialderako bidea egokitzen parte hartzen du
Oñatin prest dago dagoeneko Santxolopeztegi auzoan bidegorritik industrialdera igotzeko bidea. Lehengo galtzada egokitu eta galtzada eta harlauza erdibana jarri dute lehenengo zatian, eta asfaltoa dago bigarrenean, bizikleta edo patineteentzat aproposa izan dadin.
Hitzaldi informatiboak
Euskadiko Kooperatiben Lege berria eta ULMA Taldeko Kooperatibetako Estatutu Sozialetan hainbat aldaketa.
Parte hartu ULMArekin 30 egun bizikletaz erronkan, Ciclogreen programaren bidez
30 egun bizikletaz izeneko erronka apirilaren 1ean hasiko da, eta 30ean amaituko; lanera bizikletaz joatea izango da erronka, hau da, lanerako joan-etorriak modu jasangarrian egitea, ingurumenari mesede eginda
ULMA Oñatz Dantza Taldearekin elkarlanean
Oñatz Dantza Taldeak berriro ekin die bere jarduerei; izan ere, iaz, COVID dela eta, geldialdi bat egin behar izan zuen eta ezin izan zuen bere 50. urteurrena ospatu. ULMAk urteak daramatza Oñatz Dantza Taldeari laguntzen eta jarduerak bultzatzen laguntzen dio.
Ezingo da Korrika egin, baina euskalduntzeak aurrera darrai
2021. urteak Korrikarena izan behar zuen, baina ezingo da egin euskararen aldeko ekitaldia. Dena den, Korrika ez da euskara sustatzeko ekinbidea soilik, AEK da Korrikaren antolatzailea eta bere xedea Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea da, horretarako herritarren euskalduntzean eta alfabetatzean aritzen da nagusiki.
ULMAn berdintasunaren alde egiten dugu
ULMAk berdintasunaren alde egiten du, bere pertsonen bizitza profesionalean berdintasuna egon dadin, haiei guztiei beren gaitasunak eta konpetentziak garatzen berdin lagunduz eta bultzatuz.
Aldaleku Inklusiboen Koordinaziorako Elkarteari (ACCI) zuzendutako laguntzak onartu ditu ULMA Taldeak
Aldaleku Inklusiboen Koordinaziorako Elkartea pertsonekin, irisgarritasunarekin eta inklusioarekin konprometituta dago, eta pertsona guztiek parte hartzeko eta bizitzaz gozatzeko aukera berdinak izan ditzaten lan egiten du.
ULMA Taldeko Lander Diaz de Gereñu Lehendakaria, Goienak elkarrizketatua
Lander Diaz de Gereñu, ULMA Taldeko Lehendakaria, Debagoiena 2030 proiektuari buruz hitz egiten du.
Otsailaren 19a da ULMAk antolatutako online YOGA klaseetan izena emateko azken eguna
Otsail honetatik aurrera, berriz ere jarriko dira abian ULMA Taldeko bazkideentzako eta langileentzako yoga eskolak. Ordubeteko saioa izango da, astean bi egunetan, Miren Zubeldia irakaslearekin.
ULMAk 60 urte bete ditu. Zorionak!
Ospakizuna dugu, aurten ULMAk esfortzuko, konpromisoko eta elkartasuneko 60 urte bete ditu. Duela 60 urte, pertsonekin eta inguruarekin konprometitutako gazte talde batek gaur egun ULMA dena sortu zuten, nazioartean presentzia sendoa duen errealitate sozio-enpresariala, alegia.
ULMA Taldeko bazkideek eta langileek positiboki erantzun dute Begira aldizkariaren gaineko gogobetetze inkestan
Pasa den abenduan, aldizkariaren 50. zenbakia kaleratu zela aprobetxatuta, inkesta bat egin zen ULMAko negozio guztietako pertsonen artean, aldizkariaren gaineko iritzia eman eta horren bitartez aldizkaria hobetzen laguntzeko. Jasotako erantzun guztiak kontuan hartuta, pertsonen %93,47k erantzun zuten aldizkariarekin orokorrean pozik zeudela eta pertsonen %84,80k adierazi ziguten edukiek beren interes soziolaboralei erantzuten dietela.
Egon adi eta zuhur jokatu!
Kutsaduren kopuruak gorantz egin duenez geure burua babesteko beharrrezkoak diren 3 urratsak aplikatzen jarraitu behar dugu.