ULMA Packaging Alemania lekuz aldatzen da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

ULMA Packaging Alemania lekuz aldatzen da

Hamaika urte pasa ondoren, ULMA Packaging-ek Alemanian dituen instalazioak lekuz aldatzen ditu, Illertissen-etik Memmingen-era. Kokapen berria, lehengotik kilometro gutxi batzuetara aurkitzen dena, ezin hobea da bezero eta langileentzat.
ULMA Packaging Alemania lekuz aldatzen da
2018/11/06

Eraikin berriak 1.500 metro karratu ditu gutxi gora behera eta bere helburua, bezeroek ontziratze soluzio mota ezberdinak ezagutzea da. Bide batez, bezeroek, beraien beharretara egokitzen diren aplikazio eta ontziratze materialak hautatzeko aukera izango dute.

Beste behin, ULMA Packaging-ek kalitatezko zerbitzu sendoa eta bezeroan oinarritutako apustua berrindartzen du.