Eñaut Sarriegi, ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzial berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Eñaut Sarriegi, ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzial berria

ULMAk antolakuntza aldaketa garrantzitsua iragarri du, Eñaut Sarriegi izendatu baitute konpainiako zuzendari komertziala. Eñaut Sarriegik 12 urte baino gehiago daramatza ULMAn lanean gero eta erantzukizun handiagoko funtzioak betetzen, eta sektorearen eta negozioaren beraren ezagutza dira konfiantza-berme nagusiak, zalantzarik gabe, eragin positiboa izango dutenak merkataritza-zuzendari berri gisa dagozkion eginkizunak betetzeko.
Eñaut Sarriegi, ULMA Handling Systems-eko zuzendari komertzial berria
2022/04/05

2013an, ULMA Handling Systems-ek Brasilen duen Latinoamerikako filialaren negozio-garapenaz arduratu zen Eñaut, eta, 2018tik, UHS Serviceseko zuzendari lanak egin ditu, ULMA Handling Systems-en barruan, instalatutako parkearen berringeniaritzan eta bilakaeran oinarrituta.

2019ko irailean, salmenta ondoko zerbitzuaren eta UHS Servicesen negozio-lerroen konbergentzia-prozesua gidatzen hasi zen, Serviceren negozio-unitate bilakatuaz, gaur arte zuzentzen aritu den negozio-unitatea.

Orain, ULMA Handling Systems enpresaren zuzendaritza komertziala bere gain hartzen du, helburu argi batekin: erreferente izaten jarraitzea, sektorerako irtenbide berritzaileak, espezifikoak eta malgutasunez eskaintzen, gure bezeroek beren produktibitate- eta lehiakortasun-mailak handitzen lagunduko dien tresna perfektua eta partner egokia izan dezaten.

Eñaut Informatikako Goi Mailako Ingeniaria da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Executive MBA Deusto Business Schoolen.
Izendapen berri honekin, ULMAk merkatuari abangoardiako ingeniaritza eta teknologiaz osatutako intralogistika soluzioak eskaintzeko apustua berretsi du, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoak direnak.