AZKARek bere makinen parkearen zati bat berritu du ULMArekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

AZKARek bere makinen parkearen zati bat berritu du ULMArekin

AZKARek, Iberiar Penintsulako eta Uharteetako operadore logistiko liderra denak eta Europan ere jarduera garatzen duenak, bere orga jasotzaileen parkearen zati bat berritu du, ULMArekin lankidetzan aritzeko kontratua luzatuta.
AZKARek bere makinen parkearen zati bat berritu du ULMArekin
2012/11/20

Nazioarteko operadore logistikoak, zeinak horniduraren kate osoan, garraioa eta banaketa barne,zerbitzu globala eskaintzen baitu, orain dela bi urte ULMArengan jarri zuen bere konfiantza, bi etxeen arteko lankidetza hitzarmen baten bidez.Gaur egun ULMA Orga Jasotzaileak soluzio logistiko integrala eskaintzen dio Azkarri, Mitsubishi orga jasotzaileen parkea kudeatzeko.

Hitzarmena, berez, bere instalazio guztietan jarritako ekipamenduak zuzen mantenduko direla bermatzea da, bai eta poliki-poliki orgen parkeko ekipamenduak azken modeloekin ordezkatzea eta orga motak eta kopurua bezeroaren lanerako behar puntualetara etengabe egokitzea ere, aholkularitza pertsonalizatuaz aparte, Mitsubishi orga jasotzaileak zuzen, seguru eta eraginkortasunez gidatzea bermatze aldera.

Bi konpainien arteko sinergia profesionalak eta etengabeko interakzioak lagundu egiten dute ULMAk hurbiltasunez eta arin erantzuten, soluzio integral pertsonalizatuak, malguak eta berritzaileak eskaintzeko, makina kopuru handia eta askotarikoa duen bezero bati eta garaiaren arabera lan egiten duen enpresa handi baten berezko lanari egokituta.ULMAk bezeroarengana orientatutako politiken aldeko politiketan inbertitzen du, elkar ulermenean, inplikazioan eta konpromisoan oinarrituta, bi aldeentzako harreman komertzialak iraunkorrak eta emankorrak izan daitezen.