• Ulma Taldea

ULMA Taldeak bere Fundazioaren bidez Hiriko Baratzezaintza ikastaroa antolatzen du

2013/06/13
Ekainaren 26 eta 27an ULMA Taldeko langileei zuzendutako Hiriko Baratzezaintza ikastaro ospatuko da Zerbitzu Zentraletako bulegoetan.

ULMA Taldeak bere Fundazioaren bidez antolatu duen egitasmo honen helburua da elikagai ekologikoen auto-ekoizpena sustatzea, balkoi eta terrazetan baratze txikiak jarriz. Ikastaro hau Fraisoro Eskolaren eta Hazi Fundazioaren lankidetzarekin antolatu da eta Nerea Arsuaga izango da ikastaroa emango duena.

Helburu nagusia bertaratzen direnei 5 orduko 2 jardunalditan leku txikietako laborantzari buruzko ezagutza teknikoak eta gakoak azaltzea da, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.

Izena emateko epea ekainaren 21era arte egongo da irekita eta interesatuta bazaude, bidali e-maila fundacion@ulma.com helbidera edo deitu 943 250 300 telefonora. Gehienez 20 pertsonarentzako lekua egongo da.

Ikastaroaren edukiak

| Sarrera

| Balkoi eta terrazetarako gakoak

| Lurreko eta edukiontzietako laborantzen arteko ezberdintasunak

| Substratuak eta materialak

| Esperientziak eta alderdi praktikoak

| Uraren garrantzia

| Laborantza nagusienak

| Ereintza eta birlandatzeak

| Izurriteen kudeaketa eta beste arazo batzuk

| Nekazaritza ekologikoa