• Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systemsek picking automatikoko sistema robotikoa aurkeztuko du LOGIMAT azokan (Alemania)

2018/02/28
ULMA Handlign Systemsen pickingerako robot automatikoa izango da, zalantzarik gabe, ingeniaritza logistikoak urteroko LogiMAT azokan, Stuttgarten, erakutsiko duen berritasun nabarmena. Azoka martxoaren 13tik 15era ospatuko da.

Picking unitarioko sistema malgua da, banaketa zentroetako ingurune kolaboratiboetan eskaerak prestatzeko diseinatutakoa. “Pertsona-makina ingurune kolaboratiboetarako prest gaude INDUSTRY 4.0 iraultza berrian, non robotikak aukera ematen digun malgutasun handienerako, segurtasuna bermatzeko eta picking prozesuko kostuak nabarmen gutxitzeko” adierazi du Mikel Altunak, ULMA Handling Systemseko berrikuntza zuzendariak.

LogiMAT azokaren, barruko logistikako Europako urteroko azokarik handiena, 16. edizioa egingo da aurten “First-hand Intralogistics: Digital, Connected, Innovative” goiburupean. Azokak 100.000 m2-ko azalera du erakustokirako, 36 herrialdetako 1.400 enpresek parte hartuko dute, barne logistikako area guztietakoak, eta nazioarteko oihartzun zabala dauka.