ULMA Handling Systems, erakusketari Madrilen egingo den LOGISTICS azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

ULMA Handling Systems, erakusketari Madrilen egingo den LOGISTICS azokan

ULMA Handling Systems erakusketaria izango da LOGISTICS 2018 azokan, zeina “Logistikaren eta banaketaren industria eraldatzen duten berrikuntzak” lelopean egingo baita
ULMA Handling Systems, erakusketari Madrilen egingo den LOGISTICS azokan
2018/09/13

Datorren azaroaren 12an eta 13an urtero egiten den Logistics azoka egingo da, eta ULMA Handling Systems han egongo da. Azoka Madrileko IFEMA azoka gunean egingo da, “Logistikaren eta banaketaren industria eraldatzen duten berrikuntzak” lelopean.

Edizio honetan ULMAk ingeniaritza intralogistikorako dituen irtenbideak aurkeztuko dizkie azoka bisitatzen dutenei: Biltegiratze automatizatua eta eskarien prestaketa, dela fabrikaziorako dela banaketa automatizaturako.

Logistics azoka beste azoka batzuk egiten diren aldi berean egingo da, esaterako Empack, Label&Print eta Packaging azoken aldi berean, horrek eragingo du hornikuntza katearen arlo guztien arduradunak azokara hurbiltzea. Antolatzaileek espero dute edizio honetan 11.600 profesional erakartzea.

Horretaz aparte, azaroan ULMA logistikaren inguruko beste hitzordu garrantzitsu batean ere egongo da: ALL4PACK. Azoka hori azaroaren 26tik 29ra bitartean egingo da, Parisen, Paris Nord Villepinte azoka gunean.