ULMA Architectural Solutionsek 25. postua lortu du Enpresen Lasterketaren XI. edizioan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

ULMA Architectural Solutionsek 25. postua lortu du Enpresen Lasterketaren XI. edizioan

Maiatzaren 6an, gure kooperatibako bazkidek Enpresen Lasterketan parte hartu zuten, Donostian.
ULMA Architectural Solutionsek 25. postua lortu du Enpresen Lasterketaren XI. edizioan
2018/05/10

Aurten ere, lasterketaren hamaikagarren edizioan, Donostiako kaleak, El Diario Vasco, Adegi eta Donostia Eventosek antolatutako, Enpresen Lasterketaren agertoki izan ziren.

Lasterketan parte hartzeko enpresa berdinean lan egiten duten lau laguneko taldeak osatu behar ziren. Edizio honetan ULMA Architectural Solutionseko zortzi bazkidek parte hartu dute gizonezkoen kategoriako bi taldetan.

Lasterketak bultzatzen dituen balioak dira adiskidetasuna, gizarte-harremanak eta bizimodu osasungarria.  Hamaikagarren edizio honetan parte hartzea inoizko handiena izan da, 615 taldek parte hartu dute hiru kategoriatan: gizonezkoena, emakumezkoena eta mistoa. Gure taldeek 25 eta 146. postuetan amaitu zuten gizonezkoen kategoriako sailkapenean, non guztira 251 taldek parte hartu zuten.