Haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik

Maiatzaren 25era arte* epea zabalik dago ULMAn ekaineko tailerretan zuen seme-alabek izena emateko.
Haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik
2018/05/09

ULMA Fundazioak, hirugarren urtez jarraian, langileen haurrentzako tailerrak antolatu ditu ekainaren 4tik 22ra, 14:00etatik 18:00etara, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.

Ekainaren egun horiek ikasturte bukaeratik hurbil daudenez, haurrek arratsaldez jai daukate eta hori arazoa izan daiteke lan egiten duten gurasoentzat.  Horregatik, ULMA Fundazioak lagundu egin nahi die gurasoei,  lan eta familia bizitzaren kontziliazioan  bere aletxoa jarriz. Eskaintzen den ordutegia 14:00etatik 18:00etara da, ahalik eta bateragarrien izateko gurasoen lan ordutegiarekin, baina haurrak ekartzeko eta ateratzeko malgutasuna onartuko da.

Tailerrak ULMA Taldeko gimnasioan (Oñatin) izango dira eta landuko den gaia iazkoaren berbera: etorkizuneko belaunaldiei helarazten jarraitu nahi diegu ingurumena zaintzeak duen garrantzia. Modu dibertigarrian jolastuz ikasiko dute, esperimentuak, eskulanak, natura begiratzeko kanpo irteerak eta lantaldean egindako lanen erakusketak eginez.

Tailerraren lekuaren espazioa dela medio, 70 izen-emateak onartuko ditugu, izen-emate kopuruaren arabera antolatu beharko dugu tailerrak. Maiatzaren 25ean* gure erantzuna posta elektronikoz jasoko duzue. Adi egon!

Izen-emate hori egiteko, lotura honetan sar zaitezkete https://goo.gl/forms/c1PISKA0Gz3NHSOs2 edo 943 250 300  telefonora deitu.

Edozein zalantza argitzeko, ULMA Fundazioarekin jar zaitezte kontaktuan, goiko telefonora deituz.

* bost egun moztu dugu epea, zuek hobe antolatzeko eta lehenago jakitzeko umea onartua izan den ala ez.