ULMA taldeko langileei zuzendutako Menu Osasungarrien kanpainia luzatu dugu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

ULMA taldeko langileei zuzendutako Menu Osasungarrien kanpainia luzatu dugu

2012rako ULMA Fundazioak antolatu dituen ekintzen artean, elikadura osasungarriari buruzko kontzienziazio kanpaina luzatu du. Dagoeneko 11 jatetxe kontzertatu bat egin dute kanpainarekin.
ULMA taldeko langileei zuzendutako Menu Osasungarrien kanpainia luzatu dugu
2012/03/01

Kontuan izanda ohitura sozial berrien ondorioz ULMA Taldeko bazkide eta langileen %18k egunero etxetik kanpo bazkaltzen dutela, menu osasungarriei buruzko kanpaina martxan jartzea erabaki da, eskaintza nutrizional orekatua jasotzeko kezkari erantzuteko helburuarekin. Kanpainaren oinarria ULMA Taldearekin hitzarmena duten jatetxeen sarean sustapena eta hedapena egitea da, eguneko menuan plater osasungarriak eskain ditzaten.

ULMA Taldeko bazkide eta langile ugari. Bazkaltzeko jatetxe horietara jotzen duten ULMA Taldeko bazkide eta langileek egunero plater osasungarriak eta orekatuak eskaintzen zaizkiela ikusiko dute.

Horretarako, “Menu osasungarria” izeneko irudi bereizgarriarekin identifikatuko dira parte hartzen duten 11 jatetxeak (Etxe-Aundi, Soraluze, Bikoitz, Debatarra, Etxeberria, Zotz eta Zurrust Oñatin; Mirandaola eta Mauleon Legazpin, eta Gure-Etxe eta Huri-Barrena Otxandion), bazkaltiarren osasunarekin lotutako elikadurako ohiturak hobetzeaz arduratuta daudelako, batez ere arrazoi geografikoengatik etxean bazkaldu ezin dutenei dagokienez, hau da, ULMA Taldeko bazkide eta langile ugari. Bazkaltzeko jatetxe horietara jotzen duten ULMA Taldeko bazkide eta langileek egunero plater osasungarriak eta orekatuak eskaintzen zaizkiela ikusiko dute. Horretarako, ULMA Taldeak euskarri grafikoak eman dizkie jatetxeei, hala nola arbelak, diptikoak, txartelak eta identifikatzeko zigilu bat, eragin eta sentsibilizaziorik handiena lortzeko, eta elikadura osasungarriaren gida bat ere eman die, jatetxeei oinarrizko informazioa emateko, eguneko menuak osatu ahal izan ditzaten.

| Iñaki Igarzabal (ULMA Taldeko Lan Osasuneko arduraduna):
"Kanpaina honen hasierako asmoa da atxikitako jatetxeen erabiltzaileei menuaren barruan zein den platerik gomendagarriena gogoraraztea. Jatetxeetako sukaldariei lehengai, gozagarri eta osagarri osasungarriak erabiltzeko aholkua eman zaie. Horretarako, elikadura osasungarriari buruzko gida bat egin da, menuak diseinatzeko orduan lagungarria izan dadin. Finean, kanpaina hau ekimen bat da gure bazkide eta langileen elikatzeko ohiturak hobetzen saiatzeko, osasun egoera eta bizitza kalitatea hobetzen lagun diezaieketen elikagaiak kontsumitzera animatzeko. Enpresaren barruan osasuna sustatzeko jarduera bat da, ULMA Taldean garatzen diren beste batzuk osatzera datorrena, esaterako, Martxan Jarri programa”.

| Margarita Romariz (Etxe-Aundi hoteleko arduraduna):
“Menu osasungarrien kanpaina oso ongi dagoela iruditzen zait. Gainera, uste dut ULMAren irudia indartu egiten dela, zuek zaretelako kanpaina martxan jarri duzuenak, eta zuek zaretelako bazkideen eta langileen osasunagatik arduratzen zaretenak. Horiei dagokienez, ongi erantzuten ari dira; orain, bazkaltzera etortzen direnean, geratu egiten dira arbelean eguneko plater osasungarriak zein diren begiratzera”.

| Ixone Arrieta (ULMA Packaging):
“Nik beste gauza bat espero nuen. Menuak ez dira aldatu; orain egiten dutena da arbel batean eguneko plater osasungarriak zein diren markatu. Atzo, esaterako, osasungarri moduan markatuta zegoen arrain plater bat probatu nuen, eta aurreko astean jan nezakeenaren berdina zen, osagarriak pixka bat aldatu baziren ere, barazki gehiago gehituta”.

| Xabier Igartua (ULMA Packaging):
“Kanpaina nahiko ondo dagoela uste dut. Lehenago ere jartzen ziren plater osasungarriak eguneko menuan, lehenago ere bagenuen horiek hautatzeko aukera, eta nola ni beti leku berera joaten naizen, ba, lehenago ere egiten nuen. Kanpaina hasi denetik egunero probatu ditut plater osasungarriak”.

| Lander Diaz de Monasterioguren (ULMA Packaging):
“Kanpaina ongi dago egunero etxetik kanpo bazkaldu behar dugunontzat.,  Platerak berak dira eta, alderik nabaritu ez dudan arren, orain badakigu egiazki zein diren osasungarrienak”.

| Fran Fernandez (ULMA Orga Jasotzaileak):
“Kanpaina ongi iruditzen zait, normalean gehien gustatzen zaiguna jaten dugulako, pentsatzen jarri gabe gehien komeni zaiguna den ala osasungarriena den. Horrela badakigu eguneko plater osasungarriak zein diren”.

| Jon Aizpurua (ULMA Construccion):
“Nik Etxe-Aundi jatetxean bazkaldu ohi dut, eta jatetxe hori kanpainarekin bat egin dutenetakoa izan da. Nire ustez kanpaina ondo dago osasunaren ikuspegitik platerik gomendagarrienak zein diren jakiteko. Edonola ere, menuei dagokienez, janaria ez da aldatu, orain osasungarrienei buruzko informazioa ematen digute”.